Duela zenbait urtetatik hona, irabazi asmorik gabeko erakunde ugari kalitatea kudeatzeko sistemak ezartzen ari dira, modu batean edo bestean.
Esperientzia horiei esker, erakundeek etengabeko hobekuntzako dinamikak hartzen dituzte, kudeaketan hobekuntzak sartuz eta, horrela, eraginkortasuna eta efikazia hobetuz... Hobekuntza horiek, gainera, gizarte ekintza arloko hirugarren sektoreko erakundeen hazkundea ahalbidetzen dute.