Bizkaiko Hirugarren Sektorearen Behatokia informazio eta dokumentazio, ikerketa aplikatu eta sustapen zentroa da, hirugarren sektorean espezializatua, irabazi asmorik gabekoa eta independentea. Hirugarren sektorea sendotu eta erakundeen esku-hartzearen eta kudeaketaren berrikuntza eta hobekuntza sustatu nahi ditu.
Behatokia 2007 jarri da abian, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailaren, BBK-Gizarte Ekintzaren eta EDE Fundazioaren arteko lankidetza proiektu gisa. Hirugarren sektorearekin eta irabazi asmorik gabeko erakunde batekin harreman esplizituaren apustua egin duten bi agenteen arteko lankidetza da, hain zuzen ere, proiektu berri hau sortzen lagundu duena.
Proiektu hau nahitaez irekia eta partekatua da. Halaber, sektoreko erakundeekin eta bere sareekin lankidetzan garatuko da; beren kultura eta esku-hartze eta kudeaketa jarduketa onak formalizatzen eta sozializatzen lagunduko du. Eta aldi berean, beste sektoreen -irabazi asmoa duen sektore pribatua eta sektore publikoa- eta agenteen balio, aukerak, eta jarduketa onak txertatzea ahalbidetuko du.
“3S kudeaketa” bildumak hirugarren sektoreko erakunde eta sareei eta interesatuta dauden agenteei honako hau eskaini nahi die: esparru orientagarri bat eta beren kudeaketa arlo desberdinetan hobekuntzak eta atal berritzaileak txertatzen lagunduko dizkieten tresnak.
Non gaude:
Simón Bolívar, 8b 48010 Bilbao
TLF. 944 003 355
FAX 944 003 366
observatorio@3sbizkaia.org