www.3sbizkaia.org

Gizartegintzako irabazi-asmorik gabeko erakundeetako kalitatearen kudeaketa

Kode Etikoak

Balioen katalogoa, batzuetan luzeagoa, besteetan motzagoa, entitatearen esku-hartzea nahiz barne antolakuntza eta ingurunearekin ezartzen dituen harremanak bideratzeko asmoa duena. Kasu batzuetan ez dira balioak esplizitatzen. Horren ordez zuzenean jakinarazten dira aipatu kode horretara atxikita dauden erakundeengandik espero diren jokabideak. Jokabide hauek kudeaketa arlo desberdinei egiten diete erreferentzia eta jarduera-jarraibideak ezar ditzakete,baina inoiz ez kudeaketa prozedura zehatza.

Gizartegintzako hirugarren sektoreak jarduera zabala eta oparoa du kode etikoen prestakuntza eta ezarpenean, gure sektorearen ekarpen eta esperientzia baliotsua da kalitatearen kudeaketaren esparruan.

Zentzu horretan, erakundeen kudeaketaren hobekuntzan ekarpen handienak egin dituzten kode etikoen aukeraketa egin dugu.