Kalitatea kudeatzeko sistemak ezartzea erronka da irabazi-asmorik gabeko erakundeentzat (IAGE—ONL). Sistema horiekin, besteak beste, eskaintzen ditugun zerbitzuak antolatu, gure kudeaketa hobetu eta gure emaitzak beste erakunde eta sektoreekin baldintza konparagarrietan ebaluatu ahal izango ditugu.
IAGE-entzat kalitatea kudeatzeko sistema “formalizatuak”ezartzea, gaur egun, erronka bada ere, horrek ez du esan nahi kalitatearen kudeaketaren berri ez izatea. Bezero- orientazioa, etengabeko hobekuntza edo entitatean lan egiten duten pertsonen parte-hartzea bezalako funtsezko printzipioak egunerokoak dira hirugarren sektorearen tradizioan.
3S-Kudeaketa bildumaren bigarren zenbaki honetan erakundeei kalitatea kudeatzeko sistemen ezarpenera hurbiltzeko baliagarri izango zaizkien giltzarri eta tresna batzuk eskainiko zaizkie. Uste osoa dugu kalitatea kudeatzeko eredu bat ez dela “jantziko dugun jantzi berri bat”. Tresna bat da, egiazki beste sektoreetako kudeaketen eta jardunbide egokien printzipio batzuk txertatzen lagunduko diguna, baina, batez ere, gure erakundeen onena azaleratzen, formalizatzen, sustatzen eta komunikatzen lagunduko digu.