Erakundeen kode etikoa balioen katalogoa dela esan dezakegu. Luzeagoa edo laburragoa izan daiteke, baina orientazioa eskaini behar die euren gizarte-jarduketarako metodologia edo estiloa zehazteko orduan eta erakundea bera zein harremanak antolatzeko orduan.
Batzuetan, erakundeek euren balioak uzten dituzte agerian, plan estrategikoa egiteko orduan, euren nortasuna idatziz adierazten dute-eta: xedea eta balioak.
Zenbaitetan, kudeaketa-eredua kode etikoko balioen araberakoa den arren, eredu hori ez da praktikan zehaztu.
Sarritan, gainera, ez dira balioak agerian jartzen, eta, horren ordez, kode horretara atxikitako erakundeen ustezko jokabideak jakinarazten dira zuzenean. Jokabideok zenbait kudeaketa-arlorekin dute zerikusia, eta, jarduketa-ereduak ezarri ditzaketen arren, ez dute inolaz ere kudeaketa-prozedura zehatzik ezartzen.
Gehienek onartutako prozeduren, jardueren eta zehaztapenen multzoa da. Araua derrigorrezkoa da, hau da, zer eta nola egin behar duzun arautu, derrigortu eta adierazi egiten du. Araua ezartzean, erakundetik kanpoko erreferentzia-esparrua aukeratu beharra dago.
Kanpoko ikuskaritzak erakundeak araua betetzen duela ziurtatzen du: arauak egiaztapen hori behar du.
Ikuspegi hori kontuan hartuta, AENORen (ISO arauak ziurtatzeko erakundearen) esanetan, araua borondatez ezarri beharreko agiria da, eta, bertan, esperientziaren zein garapen teknologikoaren emaitzetan oinarritutako zehaztapen teknikoak azaltzen dira.
Arauak helburu den jardueran interesa eta inplikazioa duten guztien arteko adostasunaren emaitza dira.
Arauak kudeaketa-arlo bakoitzerako zehaztapenak ezarri ditzakeen arren, prozedurak ditu helburu nagusi.
Lan-esparrua da, orientazioak zein jarduketa-jarraibideak zehazten ditu eta erakundearen kudeaketa orokorra sustatzen du.
Bere orientazioak modu berezian interpretatu behar dira erakunde bakoitzean.
Ereduak mugak zehazten ditu, eta erakundeek errespetatu egin beharko lituzkete, emaitza zehatza lortzeko. Gainera, erakunde bakoitzak emaitza hori zenbait bidetatik lortzeko aukera izan beharko luke.
Jarraibideek kudeaketa-eredua osatzen dute, eta erakunde osoaren kudeaketan ezartzen direnez, kudeaketa-arlo guztiak hartzen dira kontuan.
Batzuetan, prozesu edo jarduera jakin bat behar den moduan nola garatu behar den adierazten duen agiria dela esaten da. Hau da, prozeduren eskuliburua da, eta, oro har, zerbitzugintza zehatz batean diharduten eragileek adostutakoa da (esate baterako, zerbitzugintza zehatz bat kontratatzen dituzten administrazio publikoak eta zerbitzugintza ematen duten erakundeak).
Beste batzuetan, ordea, jarduera egokien esperientzien argitalpena baino ez da (gauzak egiteko modu onak). Gainera, erakunde batek edo batzuek garatutako jarduera berritzaileak izan ohi dira.
FEAPSek (Adimen Urrikoen aldeko Erakundeen Espainiako Konfederazioak) terminoari buruzko azalpen zehatz eta zorrotzena egin du. Bere ustez, honako hauxe da jarduera egokia:
"Premia antzemandakoan garatutako ekintza bat edo ekintza-multzoa da. Ekintzok, gainera, sistematikoak, eraginkorrak, egokiak, iraunkorrak eta malguak dira, eta erakundeko kideek asmatu eta garatu dituzte bertako zuzendaritza-organoen laguntzaz. Euren bezeroen premiak eta aurreikuspenak betetzen dituzte, baina horrez gain, zerbitzuaren estandarrak hobetzen dituzte erabat, FEAPSen irizpide etikoak eta teknikoak kontuan hartuta eta euren xede, ikuspegi eta balioei eutsita.
Jarduera egoki horiek dokumentatuta egon behar dira, beste batzuentzako erreferenteak izateko eta euren prozesuak hobetzeko."
Ez da inolako kanpo-ebaluaziorik egin behar.
Erakundeko lan-prozesuak hobetzen dituzte.
Agiriak dira, eta, batez ere, administrazio publikoan erabiltzen dituzte, zerbitzuen berri emateko eta erakundeak hartzaileekin hartutako kalitate-konpromisoak azaltzeko. Hau da, pertsonek erakundeak eskainitako zerbitzuei zer eskatu ahal dieten zehazten dute, euren eskubideen erabateko eraginkortasuna ziurtatzen dute eta jasotzen dituzten prestazioak nahiz zerbitzuak hobetzen dituzte.
Alde horretatik, zerbitzu-gutuna erakundeak bezeroekin sinatutako kontratua da, konpromiso publikoa, alegia, eta erakundeak zerbitzugintzan beti eskaini ditzakeen estandarrak zehazten ditu.
Zerbitzu-gutuna ziurtatu egin daiteke, erakundeak halaxe nahi izanez gero. Zerbitzu-gutunean, zerbitzuen katalogoa ez ezik (eskainitako zerbitzuen edo prestazioen azalpen xehea), erakundeak edo instituzioak zerbitzugintzan bere gain hartutako kalitate-konpromisoak eta herritarrek zein erabiltzaileek zerbitzu horien inguruan dituzten eskubideak ere azaltzen dira.
Zerbitzu-gutunaren atalak:
Horrez gain, beste atal batzuk ere badaude:
Egiaztapenaren bidez, organismo baimendu batek modu formalean onesten du erakunde bat adostasunaren ebaluaziorako jarduera zehatza egiteko prest dagoela.
Egiaztapen-organismoek ebaluazio independente eta inpartzialen bidez ziurtatzen dute adostasunaren ebaluatzaileen trebezia. Horrela, erosleei eta administrazioari ematen diete konfiantza, eta, aldi berean, estatuko zein nazioarteko merkataritza sustatzen dute.
Lan egiteko orduan, egiaztapen-organismoek (ENACek, esaterako) nazioarteko irizpide berberak hartzen dituzte kontuan, eta ebaluazio-metodo baliokideak eta gardenak erabiltzen dituzte.
ENAC (Egiaztapen Erakunde Nazionala) irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatua eta independentea da. Nazio-mailan, egiaztapen-sistema bat koordinatu eta zuzendu egiten du, nazioarteko irizpideak eta arauak kontuan hartuta.
Egiaztapen Erakunde Nazionala administrazioaren babespeko eta tutoretzapeko erakundea da, eta honako legeria hauetan xedatutakoaren arabera eratu da: Industriari buruzko 21/1992 Legea eta Industriako Kalitate eta Segurtasunaren Azpiegiturarako Araudia onartzen duen 2200/95 Errege Dekretua.
ENACek adostasunaren ebaluaziorako jarduerak egiten dituzten organismoak ziurtatzen ditu (AENOR edo SGS, esaterako), euren jardueraren sektorea eta tamaina edozein dela ere, izaera publikoa edo pribatua duten kontuan hartu gabe edo elkarte, enpresa, unibertsitate edo ikerketa-erakundeetako kideak diren ala ez aintzat hartu barik:
Administrazio zentralak eta autonomikoak ENACeko egiaztapenak erabiltzen dituzte euren eskumeneko esparruetan: industria, nekazaritzako elikagaiak, ingurumena, defentsa, eraikuntza, osasuna, telekomunikazioak, metrologia...
AENORek Egiaztapen Erakunde Nazionalaren (ENACen) egiaztagiria du. Hori dela-eta, ISO 9000 kalitate-sistemak, ISO 14000 ingurumen-kudeaketarako sistemak, ingurumen-egiaztapena eta automobilgintzaren sektorerako QS 9000 kalitate-sistemak ziurtatzen ditu.
Produktuen ziurtapenari dagokionez, 22 sektoretako ziurtagiriak eman ditzake. Estatu-mailan ere, EFQM eredua ziurtatzen dute, Kalitatea Elkartearen zigiluaren bidez.
AENORek normalkuntza eta ziurtapena (N+Z) garatzen ditu industriako eta zerbitzuetako sektore guztietan.
Enpresen kalitatea eta lehiakortasuna hobetzea eta ingurumena babestea du helburu nagusi. Honako jarduera hauek garatzen ditu:
Industriako sektore guztietan eskumena duen normalkuntza. 18.000 arau baino gehiago argitaratu dituzte. Euren artean, adinekoentzako egoitzetarako, etxez etxeko laguntza-zerbitzurako, telelaguntzarako eta eguneko zein gaueko zentroetarako UNE - ISO guztiak nabarmendu behar ditugu, bai eta GKE-en etikarako araua den UNE 165011 ere.
Produktuen, kalitatea kudeatzeko sistemen eta zerbitzuen eta ingurumen-kudeaketaren ziurtapena.
Erakunde batek ziurtagiria lortu nahi badu, AENORek aholkularitza-enpresa batekin jarriko du harremanetan, aukeratutako kudeaketa-sistema ezartzen lagundu diezaion.
Dena dela, ezagunena den arren, AENOR ez da ziurtapen-erakunde bakarra, ENACek aldez aurretik homologatutako SGS, DNV, IAC... ere badaudelako.
Hori dela-eta, erakunde batek ISO arau bat ezartzea erabakitzen duenean, kanpoko laguntzarik eskatzen badu, prozesuan gidari izango duen aholkularitza-enpresa aukeratu beharko du.
Ez da derrigorrezkoa, sistema bere kabuz ezarri dezakeelako. Hala ere, erakundeak sistemaren ezarpenean trebatutako langilerik ez badu (kasu honetan, ISOn), zeregin horretan inbertitutako denbora eta ahalegina neurriz kanpokoak izan daitezke.
Sistema ezarritakoan eta barruko ikuskaritza egindakoan, ziurtagiria ("zigilua") lortu ahal izateko, ziurtapen-erakundearen zerbitzuak kontratatu behar dira derrigorrean (AENOR, DNV, IAC...). Horrela, kanpoko ikuskaritza egingo da eta, onartutakoan, ziurtagiria lortu ahal izango da.
Euskadin Euskalit dugu, Kalitaterako Euskal Fundazioa, alegia, eta EFQM bikaintasun-eredua balioztatzen duen erakundea da.
Euskalit ez da ziurtapen-erakundea.
Kalitate osoaren kulturaren sustapenaren bidez, kudeaketa hobetu eta berritu egin nahi du. Gainera, bikaintasunaren sustapeneko erreferentzia-erakundea izan nahi luke Europan, EAE kudeaketako bikaintasun-ingurunetzat hartu dezaten.
EUSKALITek lau arlotan lan egiten du: kalitate osoaren kulturaren zabalkundea, prestakuntza, ekintzarako laguntza eta kanpoko ebaluazioa. Arlo bakoitzean, gainera, era guztietako erakunde, industria-enpresa, zerbitzu-enpresa, ikastetxe, irabazi-asmorik gabeko elkarte, aholkularitza-enpresa, administrazio publiko eta osasun-zentroekin lan egiten du.
Euskalitek informazioa, prestakuntza eta beste laguntza-ekintza batzuk eskaintzen ditu.
Euskalitek Bikaintasunaren Aldeko Konpromisoaren Diploma ematen die erakundeei, zenbait eskakizun betetzen badituzte eta ebaluatzaileen taldeari kanpoko erkaketa egiten uzten badiete.
Eusko Jaurlaritzak Zilarrezko eta Urrezko Q sarien bidez onesten ditu Euskalitek kudeatutako kanpo-ebaluaziorako prozesuaren bidez puntuazio handia lortu duten erakundeak (gutxienez, 400 puntu lortu behar dira Zilarrezko Q irabazteko; eta gutxienez, 500 puntu, Urrezko Q-rako).
Maila horretatik aurrera, erakundeak kudeaketako bikaintasun-sari europarretara aurkeztu daitezke.
Informazio gehiago jasotzeko: Euskalit.