Gizarte aholkularitza || Consultoría social
Consultoría social Gizarte aholkularitza
espaciador

EDE Fundazioaren Gizarte Aholkularitzako Saila aspalditik ari da gizarte erakundeetan akonpainamendua eta laguntza egiten, erakundearen barruan eta kanpoan harremanak modu berritzaileago batean ulertzea ahalbidetuko dien ereduetan aurrera egiteko kudeaketa sistemak ezar ditzaten.

Ildo horretan, akonpainamendua egiten dugu pertsona homologatuen bitartez ondoko lau esparruetako proiektu eta prozesuetan, besteak beste:

  1. Etengabeko hobekuntzara zuzenduta dagoen kultura sartzea ahalbidetzen duten Kalitate Sistemen ezarpenean, eta kanpotik aitortuak izateko eredu edo ezarritako arauen (EFQM, Premie, ISO...) ezarpenean.
  2. Erakundeetan Gizarte Erantzukizuna sustatuko duten kudeaketa ereduen ezarpenean, gardentasun eta jasangarritasun handiagoa bermatzeko bide gisa.
  3. Gure erakundeetako pertsonen arteko harreman sistemetan hobekuntzak ezartzerakoan, lagun guztien partaidetza eta inplikazioa erraztuko duten prozesuak sustatuz.
  4. Hobekuntzarako kudeaketa sistemen ezarpenean eta proiektu berritzaileak abiatzerakoan.

Gure esku hartzeko prozesuak hobe ditzagun, eraginkorragoak izan gaitezen kalitate maila bikaina bermatuz, eta aurre egin behar diegun erronkei modu berritzailean erantzuteko gaitasuna izan dezagun, besteak beste, kudeaketa prozesu aurreratuak abiatzera gonbidatzen zaituztegu.

Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi Sustapen Sailak, SPRIK eta Eusko Jaurlaritzak esparru honetako proiektuak diruz laguntzen ditu, eta une honetan deialdiak zabalik daude. BBK-k sustaturiko INDARTU programaren baitan, halaber, aipaturiko esparruekin loturiko laguntzak jasotzeko aukera dago.

Aipaturiko edozein prozesu gauzatzeak dakarren ahalegina aintzat hartuta, zuengana jo dugu prozesuen inguruko xehetasun guztiak azaltzeko prest gaudela jakinarazteko, hala nola, helburuak, gara daitezkeen ekintzak, beharrezko ardurak edo finantzazio aukerak.

Zure erakundeak kudeaketa sistema aurreratuak ezartzeko interesa izanez gero, ez izan zalantzarik eta jar zaitez harremanetan gurekin eta hitzartu ezazu elkarrizketa bat. Elkarrizketaren tokia eta ordutegia zuek aukera ditzakezue, zuen agendaren arabera. Elkarrizketa horrek ordubete inguru iraungo du eta zalantza guztiak argitu ahalko dituzue.

Eskerrik asko zuen arretagatik, zuen esanetara gaude.
Adeitasunez, agur.

Jaime García
Gizarte Aholkularitza Saila