Mezua ezin baduzu ondo ikusi egin klik hemen / Si no puedes ver correctamente este mensaje pincha aquí
trebakuntza edefundazioa formación belbin

Akreditazio ikastaroa

Belbin Lantaldeen Metodologia

Zertarako
  • Belbin deskubritzeko. Bederatzi Lantalde Rol baino askoz gehiago da. Ikastaroan Lantaldeetako rol bakoitzaren sendotasunak eta baimenduriko eta baimendurik gabeko ahultasunak sakon esploratzen dira; rol ezberdinak nola konbinatzen diren lantzen da; ebaluatzaileek ematen duten feedback-a aztertzen da; lantaldeen osaketa eta lanpostuak ere jorratzen dira.
  • Belbin ezartzeko: kudeaketan eta lantaldeak sortzerakoan; gaitasun pertsonalen garapean; prestakuntza beharrizanak antzematerakoan; lanpostuan modu eraginkorrean aritzeko beharrezkoak diren gaitasunak definitzerakoan, eta abar.
  • Rolen hizkuntzan hitz egiteko, rolek ematen dizkiguten bereizketa espezifikoak gehituz: Hizkuntza berri honek oinarri trinko eta positiboa ematen du lantaldeen osaketarekin, norberaren lanarekin, eta pertsonen arteko harremanekin loturiko gaien inguruan eztabaidatzeko.
  • Metodologia hau prestakuntza tailerretan eta aholkularitza zerbitzuetan gehitzeko. Horretaz gain, Belbin metodologia eta txostenak tailer eta egoera ezberdinetan nola erabili behar diren jakiteko, eta txosten horiek interpretatzen jakiteko.
  • Ezagutza eta trebetasun profesionala eskuratzeko, baita beharrezkoa den sinesgarritasuna jasotzeko ere, Belbin metodologia edozein testuingurutan erabiltzeko asmoz.
Hartzaileak
  • Lantaldeak zuzentzen dituzten pertsonak eta Belbin metodologia erabil dezaketenak, lantaldearen errealitateak duen forma partekatuaz jabe daitezen, lan sistema eraginkorragoak ezar daitezen, eta lantaldeko pertsonen arteko harremanak hobe daitezen.
  • Giza baliabideak, prestakuntza eta garapen sailetako arduradunak eta teknikariak.
  • Aholkularitza, prestakuntza eta coaching esparruetako pertsonak.
Akreditazioak honakoak hartzen ditu
  • Belbin lantaldeen rolei buruzko banako txostena.
  • Lantalde txostenak (bertaratuek osaturiko lantaldeen txostenak).
  • 16 orduko bertaratutako prestakuntza.
  • Prestakuntzako eskuliburua.
  • Hiru liburu: Meredith Belbin doktoreak idatzitako ondokoen ale bana:
    - Zuzendaritza lantaldeak: haien arrakasta edo porrotaren zergatiak.
    - Lantaldeen rolak lanean
    - Belbin gida lanean arrakasta izateko.
  • Meredith Belbinek sinatutako ziurtagiria (akreditazio azterketa behin gainditu eta gero).
  • Belbin Akreditazioaren logoa erabiltzea (ezarritako baldintzetan).
Irakaslea  

Belbin Espainiako Lantaldea:  www.belbin.com/espanol

Marian Albaina

Marian AlbainaEkonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta gradu ondoko ikasketak egin ditu Giza Baliabide eta Erakundeetan, eta Prestakuntzaren Kudeaketan.
Zenbait enpresetan giza baliabideen esparruan lan egin ondoren, 1995. urtean Erresuma Batuko Cambridge hiriko Belbin Associates erakundean sartu zen, non Lantaldeen Rolen teoriaren inguruko prestakuntza jaso zuen Meredith Belbin doktorearen eskutik. Hala, ikasketa horiek egin dituela baieztatzen duen ziurtagiria jaso ondoren, 1997.urtean Espainiako Belbin Associates erakundearen arduraduna bilakatu zen.
Marian Albainak Belbin metodologian oinarrituriko prestakuntza ikastarotan eta aholkularitza zerbitzutan parte hartu du hainbat enpresarekin, tartean, Multiópticas, Ikea, Fagor Electrónica, BBK, Oami (EB.) eta Unión Fenosa.

Eduardo Dulanto

Eduardo Dulanto
  • Enpresako Coach Ontologikoa Newfield Consulting-eko ABC Nazioarteko Programan (2010. urteko edizioan).
  • Aditua GARAPEN PERTSONALEAN eta LANTALDEEN LIDERGOAN (Gradu ondoko Unibertsitarioa Mondragon Unibertsitatean, eta Newfield Consulting-en).
  • GIZA BALIABIDEEN PLANIFIKAZIOAN eta KUDEAKETAN masterra (ESDEN Negozio eta Teknologien Eskolan Gradu ondokoa).
  • MBA – ENPRESA ZUZENDARITZAN ETA ADMINISTRAZIOAN MASTERRA (Gradu ondokoa Mondragon Unibertsitatean, eta OTALORA Arrasateko Zuzendaritza Prestakuntzako Zentroan).
  • Taldeen rolen BELBIN metodologian ahokularia.
  • INNOVA-ko aholkularia (Euskadi Porgrama + SPRI innova-ren egiaztagiriarekin)
  • Giza Baliabideen Masterraren irakaslea Gasteizko ESDEN Negozio Eskolan.

Eduardo Dulantok Belbin metodologian oinarrituriko prestakuntza ikastarotan eta aholkularitza zerbitzutan parte hartu du hainbat enpresarekin, tartean, BBK, Valvospain eta Eroski.

Tokia  
Silken Indautxu Hotela
Bombero Etxaniz Plaza z/g
48010 Bilbo (Bizkaia)
www.hoteles-silken.com
Data eta ordutegia  
Urtarrilaren 30ean eta otsailaren 6an, 9:30etik 14:00etara, eta 15:30etik 19:00etara.
Izen ematea  
Izena emateko Carolina Carazorekin jarri harremanetan. Izena, bi deiturak eta harremanetarako telefono bat eman behar dira.
Posta elektronikoa: ccarazo@fundacionede.org
Telefonoa: EDE Fundazioa, 94 400 99 99.
Prezioa  
Prezioa: 700€
Prezio murriztua: 400 euroko prezioa Hirugarren Sektoreko erakundeetako langileentzat.
Ordaintzeko modua:
dirua BBK-ko ondoko kontuan sartu, 2095 0551 60 91 04008793
logotipos: bikain plata - igualdad - ekoscan

Puedes encontrarnos en
facebook   twitter
-en aurki gaitzakezue.

EDE Fundazioko prestakuntza-proposamenak inguruko informazioa jaso nahi baduzu, eman izena gure posta-zerrendan
Suscribirte a nuestra lista de distribución, si quieres recibir información de las propuestas formativas de Fundación EDE