Mezua ezin baduzu ondo ikusi egin klik hemen / Si no puedes ver correctamente este mensaje pincha aquí
trebakuntza edefundazioa formación belbin

Belbin metodologiaren oinarrizko ikastaroa

Zure lantaldea eraginkor bihur ezazu

"Lantalde baten rola sozialki jokatzeko, emateko eta harremanak izateko gure joera zehatza da."  

Dr. Meredith Belbin

 
Sarrera  

Ikastaro honen xedea da partaideei metodologia bat ematea, euren lantaldeak modu eraginkorrago batean kudea ditzaten euren helburuak lortzeko asmoz.

Belbin metodologiaren Lantaldeen Rolek erreferentzia esparrua eta hizkuntza komuna ematen dituzte, horien bitartez, sendotasun indibidual eta kolektiboen ulermena esploratzeko eta handitzeko. Izan ere, hori da sendotasunak modu optimoan kudeatzeko abiapuntua, beti ere, lantaldearen errendimendu handiena lortzeko asmoz. Esperientziak ardatz dituen ikasketan oinarritzen da ikastaroa, partaideek euren buruak eta euren taldekideak hobeto ezagut ditzaten, baita ikasketa euren lan inguru zehatzera eramateko baliabide gisa ere erabil dezaten.

Ikastaroaren helburua  
Belbin baliabide metodologiko berriak ematea, eta LANTALDEEN garrantziaren, eta lantalde horiek ematen dituzten onuren inguruan sentsibilizatzea, bizipenetan oinarrituriko tailer praktiko baten bidez. Tailer hori dela medio, partaideek Talde Lanaren oinarriak esperimentatu eta ezagutu ahalko dituzte, bai eta horretarako gaitasun pertsonalak hobetu ere, bai liderrak, zein taldekideak izan.
Helburu espezifikoak  
  • Talde Lana esperimentatzea eta bere kontzeptu giltzarriak ezagutzea.
  • Aniztasuna eta Osagarritasuna identifikatzea eta deskubritzea.
  • Norberaren ezagutza hobetzea, Belbin Txosten Pertsonalak laguntza tresna gisa erabiliz.
  • Bitartekoak eta gaitasunak gehitzea Elkarrenganako Ezagutzan.
Hartzaileak  

Programa hau lantaldean aritzen diren pertsona guztiei zuzenduta dago. Horretaz gaienra, lantaldeak zuzentzeko ardura dutenentzat ere bada.

Programaren egitura  
  1. On-line Fasea (ikastaroaren aurretikoa), non partaideek Norberaren Pertzepzioaren Belbin Inbentarioa beteko duten. Galdetegiak ikastaroa hasi baino 8-10 egun lehenago beteko dira.
  2. Presentziazko Fasea: Zortzi orduko presentziazko jardunaldia, non kontzeptu teorikoak ariketa praktikoekin, eta esperientziazko formatuko talde dinamikekin tartekatuko diren. Era berean, partaide bakoitzak Belbin metodologiako bere Lantaldeen Rolen Txosten Pertsonala izango du, berarekin lan egin dezan.
Irakaslea  

Belbin Espainiako Lantaldea:  www.belbin.com/espanol

Marian Albaina

Marian AlbainaEkonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta gradu ondoko ikasketak egin ditu Giza Baliabide eta Erakundeetan, eta Prestakuntzaren Kudeaketan.
Zenbait enpresetan giza baliabideen esparruan lan egin ondoren, 1995. urtean Erresuma Batuko Cambridge hiriko Belbin Associates erakundean sartu zen, non Lantaldeen Rolen teoriaren inguruko prestakuntza jaso zuen Meredith Belbin doktorearen eskutik. Hala, ikasketa horiek egin dituela baieztatzen duen ziurtagiria jaso ondoren, 1997.urtean Espainiako Belbin Associates erakundearen arduraduna bilakatu zen.
Marian Albainak Belbin metodologian oinarrituriko prestakuntza ikastarotan eta aholkularitza zerbitzutan parte hartu du hainbat enpresarekin, tartean, Multiópticas, Ikea, Fagor Electrónica, BBK, Oami (EB.) eta Unión Fenosa.

Eduardo Dulanto

Eduardo Dulanto
  • Enpresako Coach Ontologikoa Newfield Consulting-eko ABC Nazioarteko Programan (2010. urteko edizioan).
  • Aditua GARAPEN PERTSONALEAN eta LANTALDEEN LIDERGOAN (Gradu ondoko Unibertsitarioa Mondragon Unibertsitatean, eta Newfield Consulting-en).
  • GIZA BALIABIDEEN PLANIFIKAZIOAN eta KUDEAKETAN masterra (ESDEN Negozio eta Teknologien Eskolan Gradu ondokoa).
  • MBA – ENPRESA ZUZENDARITZAN ETA ADMINISTRAZIOAN MASTERRA (Gradu ondokoa Mondragon Unibertsitatean, eta OTALORA Arrasateko Zuzendaritza Prestakuntzako Zentroan).
  • Taldeen rolen BELBIN metodologian ahokularia.
  • INNOVA-ko aholkularia (Euskadi Porgrama + SPRI innova-ren egiaztagiriarekin)
  • Giza Baliabideen Masterraren irakaslea Gasteizko ESDEN Negozio Eskolan.

Eduardo Dulantok Belbin metodologian oinarrituriko prestakuntza ikastarotan eta aholkularitza zerbitzutan parte hartu du hainbat enpresarekin, tartean, BBK, Valvospain eta Eroski.

Tokia  
bolunta. Erronda Kalea z/g (5 zenbakiaren aurrean), Bilbo.
Data eta ordutegia  
Abenduaren 12an, asteazkena 9:30etik 13:30era, eta 15:00etatik 19:00etara.
Izen ematea  
Izena emateko Carolina Carazorekin jarri harremanetan. Izena, bi deiturak eta harremanetarako telefono bat eman behar dira.
Posta elektronikoa: ccarazo@fundacionede.org
Telefonoa: EDE Fundazioa, 94 400 99 99.
Prezioa  
Prezioa: 195€
Prezio murriztua: 140 euroko prezioa Hirugarren Sektoreko erakundeetako langileentzat.
Ordaintzeko modua:
dirua BBK-ko ondoko kontuan sartu, 2095 0551 60 91 04008793
logotipos: bikain plata - igualdad - ekoscan

Puedes encontrarnos en
facebook   twitter
-en aurki gaitzakezue.

EDE Fundazioko prestakuntza-proposamenak inguruko informazioa jaso nahi baduzu, eman izena gure posta-zerrendan
Suscribirte a nuestra lista de distribución, si quieres recibir información de las propuestas formativas de Fundación EDE