Suspergintza Elkarteak eta ST3 Elkarteak, biak ala biak EDE Taldearen baitan dauden asoziazioak, Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiria jaso zuten joan den azaroaren 10ean Donostiako Kursaalen egindako ekitaldian.
Conchi Martin eta Idurre Armendariz lankideek jaso zituzten ziurtagiriak EDET aldeko elkarteen izenean. Blanca Urgell Kultura sailburua, Bernabé Unda Industria, Berrikuntza eta Turismo sailburua eta Lurdes Auzmendi Hizkuntza Politikarako sailburuordea ere izan ziren ekitaldia ofizialean. Ekitaldian beste 42 erakundek jaso zuten ziurtagiria, hala nola, hedabideak, makina erremintako sektoreko enpresak, osasun-laguntza eskaintzen duten enpresak, finantza-erakundeak, eraikuntza-enpresak, aholkularitza-enpresak…
Bikain, Eusko Jaurlaritzak ematen duen ziurtagiri ofizial, publiko eta doakoa da, zeinak enpresa eta erakundeetan euskararen presentzia, erabilera eta ezarpena ziurtatzen duen banan-banako ebaluazio prozesu zorrotzaren ostean.
EDE Fundazioak Zilarrezko Bikain Ziurtagiria jaso zuen 2008 urtean.
EDE Fundazioa Simon Bolivar 8 B. 48010 Bilbo. | Tel: 94 400 99 99 | ede@fundacionede.org | lege oharra