Informazioaren Gizarteko Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betetzeko asmoz, jakinarazi egiten da web gune honen titularra EDE Fundazioa dela (Simon Bolivar 8b, 48010 Bilbo, Bizkaia). Harremanetan jartzeko, 902 540 100 telefonora deitu edo webmaster@fundacionede.org helbidera posta elektronikoa bidali besterik ez dago.
EDE Fundazioa Justizia Ministerioko Erakunde Erlijiosoen Erregistroan inskribatuta dago (99-SE/F zenbakia), eta Q - 4800602G IFZ du. Fundazioak, gainera, gizarte, kultura eta hezkuntza arloko garapena sustatzen du helburu nagusi.
Web gune honek norberaren datuak babesteko politikari buruzko informazioa eskaintzen die erabiltzaileei, eskatzen dizkieten datuak eman nahi dituzten ala ez askatasunez eta borondatez erabaki dezaten.
Norberaren Datuak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta bere garapenerako arautegian xedatutakoaren arabera, erabiltzaileei jakinarazten zaie web orri honen bitartez edozein zerbitzuren kontsulta, eskaera edo kontrataziorako bildutako datuak EDE Fundazioaren fitxategietan gordeko direla, norberaren datuak sartzeko erabiltzen diren eskabide guztietan adierazten den bezala. Horrez gain, datu horiek zehaztutako helburuetarako erabiliko dira eta, hala badagokio, eskabide-orri horietan adierazitako emakidadunei lagako zaizkie.
Hori guztiori dela-eta, EDE Fundazioa (Simon Bolivar 8 b, 48010 Bilbo - Bizkaia) fitxategi horien arduraduna izango da, eta erabiltzaileek une oro erabili ahal izango dituzte datuok eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, webmaster@fundacionede.org helbidera posta elektronikoa bidali besterik ez dute.
EDE Fundazioa legearen araberako segurtasun-mailak ezarri ditu norberaren datuak babesteko, eta behar besteko bitartekoak zein neurri teknikoak jarri ditu, ematen dizkioten datuak ez galtzeko, txarto ez erabiltzeko, baimenik gabe ez eskuratzeko eta ez lapurtzeko.
Era berean, EDE Fundazioak sekretupean gordeko ditu norberaren datuak.
Web gune honek orrian sartzeko aukeratutako hizkuntza gogoratzeko “cookieak” baino ez ditu erabiltzen (hobespenei edo bisitatutako orrien erregistroari buruzko fitxategi horiek ordenagailuan bertan sortzen dira, sarrera erosoagoa eta pertsonalizatuagoa izan dadin).
Web orri honetan harremanetarako agertzen diren datuak norberaren datuak babesteko indarreko legeriaren babespean daude. Titularrekin lan-jardueraren inguruan harremanetan jartzeko baino ezin dira erabili.
Oro har, Espainiako legeriaren eta jurisdikzioaren arabera emango dira web honetan zehaztutako zerbitzuak.
Ede Fundazioa EDE Fundazioaren marka erregistratua da. Eskubide guztiak gordeta.
Web gune honen eta bertan azaldutako osagaien jabetza intelektual eta industrialerako eskubideak EDE Fundazioaren titularitatepekoak dira, berariaz aurkakoa adierazten ez bada. Nahiz eta web gunean sartu edo web gunea erabili, erabiltzaileek ez dute inolaz ere izango bertan adierazitako edukien gaineko inolako jabetza-eskubiderik.
Ez dago web gunean azaldutako edukiak aldatzerik, kopiatzerik, erreproduzitzerik, jaisterik, eskualdatzerik, banatzerik edo aldatzerik, EDE Fundazioaren baimenik eduki ezean. Nolanahi ere, badago web gune honetako zenbait eduki erabiltzailearen terminalera jaisterik, betiere erabilera pribaturako badira eta inolako merkataritza-helbururik ez badute.
Informazio eta Dokumentazio Zentroaren bitartez, EDE Fundazioak bere agiri-fondoak erreproduzitzeko baimena ematen du, egile-eskubideei buruzko indarreko legeriak ezarritako mugak kontuan hartuta (Jabetza Intelektualari buruzko Legeko Testu Bateratua onartzen duen apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretua).
Erabiltzaileek arduraz, zuzentasunez eta zuzenbidearen arabera erabili beharko dituzte web orriko edukiak. EDE Fundazioak ez du inolako erantzukizunik izango, web orri honetako edukiak txarto erabiltzen badira. Beraz, edukiak eskuratu edo erabiltzen dituen pertsonaren erantzukizuna baino ez da izango.
EDE Fundazioak Interneteko beste helbide batzuetarako joateko aukera eskaintzen du esteken bidez. Hala ere, ez du web gune horietako edukien gaineko inolako erantzukizunik izango.
EDE Fundazioak esteka horietatik bidalitako informazioa edo jarduera legez kanpokoa dela, delitua eratu dezakeela edo hirugarrenen ondasun edo eskubideen kalterakoa izan daitekeela eta kalte-ordainak eragin ditzakeela badaki, behar den moduan jokatuko du, esteka hori ahalik eta lasterren kentzeko edo ezeztatzeko.
EDE Fundazioak ez du web guneko erabiltzaileen sistemetan gertatutako kalte-galeren gaineko inolako erantzukizunik izango, ezin duelako bermatu bertako edukietan birusik edo beste elementu kaltegarririk ez dagoenik.
EDE Fundazioak ez du bermatzen web orrian sartzean edo edukia ikustean errorerik egongo ez denik eta edukia behar bezala eguneratuta dagoenik. Dena dela, behar besteko ahalegina egingo du halakorik ez gertatzeko eta, hala badagokio, ahalik eta lasterren zuzentzeko edo eguneratzeko.
EDE Fundazioak eskubide guztiak ditu, web gune honetan ezarri beharreko terminoak eta baldintzak aldatzeko, mugatzeko edo ezeztatzeko. Aldaketarik eginez gero, testu berria gune honetan bertan argitaratuko da, eta erabiltzaileek unean-unean indarrean dauden baldintzen berri eduki ahal izango dute. Edonola ere, erabiltzaileekin ezarritako harremanetan, web gunean sartzean aurreikusitako arauak hartuko dira kontuan.
lan poltsa
gaurkoak
interesekoa
EDE Fundazioa Simon Bolivar 8 B. 48010 Bilbo. | Tel: 94 400 99 99 | ede@fundacionede.org | lege oharra