Bakeola gatazkak behar bezala tratatzeko zentro espezializatua da, trebakuntza, ikerketa eta praktika uztartzen dituena, ikuspuntu sozioafektibotik.
Kontsulta, trebakuntza edo ikerketarako espezializatutako langileak dituen espazio iraunkorra da, gure elkarte eta lantaldeetako gatazka egoerei erantzuna emateko gai izango den talde profesionala duena.
Bakeolaren ekintzak bake positiboaren kontzeptuekin bat eginez garatzen dira. Kontzeptu hori justizia sozialaren eta berdintasunaren printzipioetan dago oinarrituta, bai eta gatazkaren perspektiba sortzailean ere. Izan ere, desberdintasunak sortzen dituzten egoerak aldatzeko eta eraldatzeko aukera ematen du gatazkak.
Zerbitzu honen helburua da Ahimsa Lan Taldea – Hezkuntza eta Biolentzia Ezaren Saila duela hogei urtetik hona Aisialdi Eskolan eta Borondatezko Lanaren Eskolan egiten ari den lana egituratzea eta segida ematea.
Bakeola, eredu propiotik abiatuta, Elkarbizitza eta Bakearen Hezkuntza lortzeko lana sustatzen du, bai eta Gatazkak Modu Ez Biolentoan Arautzeko lana ere, ekintza sozial, kultural eta hezigarria bilatzen duten erakundeetan. Eta hori, kooperazioaren, justiziaren eta bake positiboaren zutabeetan oinarritzen den sare soziala sortzeko, honako zerbitzuen bidez:
Trebakuntza eta aholkularitza
Bakeolak trebakuntza eta aholkularitza programak garatzen ditu eskoletan gatazkak prebenitu eta positiboki kudeatzeko, ikuspuntu integraletik. Gauzak horrela, ikasleekin, familiekin eta irakasleekin batera egingo da lan, lehen eta bigarren hezkuntzako zenbait zentrotan. Aisialdi talde eta elkarteetan ere lantzen dugu gatazken dinamika eta bilakaera, bai eta gatazkak modu positiboan eraldatzeko teknikak eta lanabesak ere.
Ikasturte honetan eskaintzen dugun trebakuntza kontsulta dezakezu.
Elkarbizitza eta Bakearen hezkuntza
Instituzio mailan, Bakeolak aholkularitza zerbitzua eskaintzen die udalei, Bakearen Hezkuntzako toki ekimenak eta programak garatzean, bakearen kultura sustatzeko.
Zenbait zertzelada: ludoteka kooperatiboak, zinema saioak eta erakusketa ibiltariak, trebakuntzarako ekintzak, ez bakarrik biolentzia eza eta bakea lantzeko, ezpada justizia sozialarekin erlazionatutako esparru guztiak ere jorratzeko: desberdintasunak, pobrezia, gatazka belikoak, gosea, emakumearen diskriminazioa, eta abar.
Informazioa eta Dokumentazioa
Bakeolako langile espezializatuek informazioa eta orientazioa eskaintzen diete bakearekin, elkarbizitzarekin, bitartekaritzarekin eta gatazkak arautzearekin erlazioa duen guztiarekin interesatuta dauden pertsona eta erakundeei.
Dokumentazio Zentroa dauka, honako edukietan espezializatuta:
Argitalpenak eta Ikerketa
Bakeolako lantaldeak etengabeko ikerketa eta sakontze lana egiten du, Bakearen eta Biolentzia Ezaren Hezkuntzaren edukiak eta metodologia eguneratzeko.
Era berean, Hezkuntza, Aisialdi eta Borondatezko Lanari buruzko aldizkarietan artikuluak argitaratzen dira.
Pertsona eta erakunde sareen sustapena
Bakeolak zenbait erakundek (Euskadiko Gazteriaren Kontseilua, Gernika Gogoratuz Fundazioa, Elkarri, Bakearen Aldeko Koordinakundea, UNESCO Etxea) osatutako harreman sarearen barruan egiten du lan. Sarea haziz joan da azken urteotan, Bakearen eta Biolentzia Ezaren Hezkuntzan zentratutako lan-mahai eta saio ugariren bidez, hezkuntza formalean zein ez formalean.
TRUKEME, bake heziketarako ekimen eta jolas kooperatiboen esparrua (PDF 1,1Mb)
Bakeolaren ekintzen hartzaileak gure gizarteko pertsona eta kolektiboak dira:
Gatazkak modu egokian eraldatzen espezializatuta dagoen Bakeola erakundeko taldeak ongietorria ematen dizu, eta eskaintzen ditugun trebakuntza ekintzei buruzko informazioa helarazten dizu.
Ondoren, proposatutako trebakuntza eta esku-hartze eredua aurkezten dizugu, bai eta gizarte ekintzako, kulturako eta hezkuntzako esparru desberdinei zuzendutako lan ildoa eta trebakuntza proposamen zehatzak ere.
Gurekin harremanetan jartzeko proposamena egiten dizugu, batera lantzeko zure erakundearen beharrizanetara egokitutako trebakuntza eredu bat.
2008/2009ko prestakuntza
Bakeola
Centro para la Mediación y Regulacion de conflictos.
Gatazketarako Bitartekaritza Zerbitzua.
bakeola@bakeola.org
Arduraduna
Lantaldea
EDE Fundazioa Simon Bolivar 8 B. 48010 Bilbo. | Tel: 94 400 99 99 | ede@fundacionede.org | lege oharra