Fundación EDE

EDE fundazioak zilarrezko bikain ziurtagiria jaso du

foto bikain

Eusko Jaurlaritzak joan den azaroaren 10ean banandu zituen lehenengoz Bikain ziurtagiriak Guggenheim museoan. Ziurtagiria ofizial, publiko eta doakoa da, Eusko Jaurlaritzak luzatzen du, eta enpresa nahiz erakunde batean euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatzen du.

Ebaluazio bat egin ondoren eskura daitekeen ziurtagiria da. Guztira 30 enpresa eta entitate ebaluatu eta hiru mailatako ziurtagiriak banandu dira: oinarrizkoa, zilarrezkoa eta urrezkoa.

EDE Fundazioak zilarrezko ziurtagiria jaso du. Entitatearen izenean Euskara Batzordeko hainbat pertsona egon ginen atzoko ekitaldian eta Jose Puyo zuzendariak jaso zuen Lehendakariaren eskutik Bikain ziurtagiria.

zurekin bat!

+ info + info + info

ETL blog

ede taldea
 

EDE Fundazioa Simon Bolivar 8 B. 48010 Bilbo. | Tel: 94 400 99 99 | ede@fundacionede.org | lege oharra