Fundación EDE

Intranet

ENPLEGURAKO PRESTAKUNTZA ZERBITZUA

GURE HELBURUA

Enplegurako Prestakuntza Zerbitzuan hainbat trebakuntza-jarduera abiatzen ditugu. Jarduera horien bidez, pertsonak lan-merkatuko beharrizanetara egokitzen dira, eta enplegu bat lortzeko aukerak hobetzen dituzte. Horretarako oinarrizko gaitasunak eta gaitasun tekniko eta profesionalak eskuratzen dituzte.

Trebakuntza-ibilbideak garatzen ditugu, zeintzuk egungo enplegu-eskaeretara egokitzen diren. Aurretik, gehien eskatzen diren profil profesionalak zeintzuk diren aztertzen ditugu.

GURE AKREDITAZIOA ETA AITORPENA

Prestakuntza emateko hiru zentro akreditatu ditugu, guen horietan prestakuntza eman ahal izateko. Horretaz gainera, Teleprestakuntza (on-line) eman ahal izateko ere zentro akreditatua eta aitortua gara.
Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak aitortu eta akreditatu gaitu, bai eta SEPE Estatuko Enpleguko Zerbitzu Publikoak ere.

7 familia profesionaletan, 38 Ziurtagiri Profesional eta 50 prestakuntza-espezialitate baino gehiago emateko akreditatuta gaude.
 

 

GURE BEZEROAK

Hainbat prestakuntza-proiektu garatzen ditugu ondokoekin:

logos

GURE PROIEKTU ESANGURATSUENAK

Eskatzen dizkiguten proiektuek behar dituzten beharrizanetara eta malgutasunera egokitzen gara.

Proiektu-pilotuak egin ditugu administrazio publikoekin mendekotasuna duten pertsonak zaintzen dituzten langileen kualifikazioan eta langileon profil profesionalera egokitutako gaitasun digitalen eskuratzean.

GURE EMAITZAK

Hauexek dira gure urteko emaitzak gaur egun:

40 prestakuntza-jarduera

 7.500 irakaskuntza-ordu

750 pertsona trebatu ditugu, haien ziurtagiri eta diplomarekin

Gure prestakuntza-ibilbideetara sartzen diren pertsonen %30 lan-txertaketakoak dira

 

moodle fundación ede fundazioa
eman izena
europa direct bizkaia
emaktiva
enplegu-zentroa
linkedin fundación ede fundazioa
facebook fundación ede fundazioa
youtube fundación ede fundazioa
opari-txekea
+ info

Onarpenak

Bikain

Igualdad

+ info

ETL blog

ede taldea

Hirugarren Sektoreko Hiztegi Teknikoa

EDE Fundazioa | Simon Bolivar 8 B. 48010 Bilbo | 94 400 99 99 | Astelehenetik Ostiralera: 8:30etik 18:30era | ede@fundacionede.org | lege oharra