Kalitate eta erantzukizun sozialeko aholkularitza (kudeaketa-sistemak hobetzekoa)
Laguntza teknikoa, kalitatearen kudeaketako sistemak ezartzeko
- Kalitatearen kudeaketako sistemak ezartzeko diagnostikoa edota orientazio pertsonalizatua.
Erakunde bakoitzarekin, kalitatearen kudeaketako sistema ezartzeari buruzko motibazioak, baliabideak eta beharrak ezagutzeko egingo den diagnostiko pertsonalizatua oinarri hartuta, erakundea orientatuko da bere ezaugarrietara eta aukeretara hoberen egokitzen den sistemari eta prozedurari buruz.
- Erakundea sentikor bihurtzea eta prestatzea.
Erakundean, kalitate-kultura eta kalitatearen kudeaketako sistemak zabaltzeko eta horiei buruz prestatzeko ekintzak garatuko dira, kalitatearen kudeaketako sistemak ezartzeko erabakia hartu baino lehen.
- Laguntza teknikoa, kalitatearen kudeaketako sistemak ezarri, iraunarazi eta hobetzeko: ISO 9001 Araua eta “kalitatedun GKE” araua ezartzea, baita Bizkaiko Foru Aldundiko Premie kudeaketa-eredua eta EFQM eredua ere.
Diagnostikoa oinarri hartuta, erakundearekin batera lan egingo da sentikortasun- eta prestakuntza-arloetan, edota kalitatearen kudeketako sistema ezarri baino aurreko arloetan (orientazio estrategikoa, datuen bidezko kudeaketa, prozesuen araberako kudeaketa...) edo hasieratik, arau bat edo eredu bat ezartzeko ibilbidea taxutu eta abiaraziko da.
- Erakundeetan kalitate-metodologiak ezartzeko laguntza.
- Bigarren eta hirugarren belaunaldietako zerbitzu-gutunak egitea.
- 5Sren metodoa ezartzea (espazioen antolaketa, dokumentazioa eta baliabide materialak), laneko espazioak eta baliabide material beharrezkoak, beti garbi eta txukun egon daitezen, langile guztiek eraginkortasunez erabil ditzaten.
- Erabiltzaile eta langileen gogobetetzea ebaluatzeko sistemaren diseinua, inkestak administratzea, emaitzen tratamendua eta azterketa eta hobetzeko proposamenak egitea.
- Erakundearen prozesuen mapa zehaztea, prozesuak dokumentatzea eta antolaketa berriz taxutzea.
- Hobekuntza-planak taxutu eta horiek abiarazten laguntzea.
Kudeaketa-arlo zehatz baterako berariazko hobekuntza-planak eta kalitate-planak taxutzea, EFQM ereduaren irizpide desberdinen arabera.
- Herritarren gogobetetzea aztertzea eta, inkesten emaitzak oinarri hartuta, hobekuntza-planak taxutzea.
- Egiaztatze-prozesuak dinamizatzea eta jardunbide egokiak formalizatzea, zerbitzu- edo zentro-tipologia jakin baterako: sistematizazioa, Jardunbide Egokiei buruzko eskuliburuak egitea eta benchmarkinga, besteak beste
Informazio gehiago: consultoriadecalidad@fundacionede.org
Laguntza teknikoa, kudeaketa etikoko eta gizarte-gaiekin arduratsua den kudeaketako eta ingurumen-kudeaketako sistemak ezartzeko.
- Laguntza teknikoa, etikoki eta sozialki arduratsuak diren kudeaketa-sistemak ezarri, iraunarazi eta hobetzeko (UNE 165011:2005 arauak, kode etikoak eta auditoretza soziala).
- Laguntza teknikoa, ingurumen-kudeaketako sistemak ezarri, iraunarazi eta hobetzeko (Ekoscan).
Informazio gehiago: gestionetica@fundacionede.org
Erakundeei lagun egitea ziurtapen-prozesuetan edo kanpo-ebaluazioko prozesuetan: Urrezko Q eta Zilarrezko Q Sariak, Ekoscan…
Lagun egiteak, erakundea auditoretza edo kanpo-ebaluazio baterako prestatzea dakar: sistema aztertu, Sarian aurkeztu beharreko EFQM memoria egin, barne-auditoretza...
Informazio gehiago: consultoriadecalidad@fundacionede.org