Erakundeei lagundu eta erakundeak indartzeko egitaraua, BBK-ko Gizarte Ekintzarekin batera antolatu dena. Jasotzaileak, Bizkaiko irabazi-asmorik gabeko erakundeak, txikiak zein ertainak, gizartegintzan dihardutenak, kudeaketa hobetzeko elementuak sartzeko beharra dutenak eta kanpo-zerbitzu lagungarriak kontratatzeko baliabide ekonomiko nahikorik ez dutenak.
Programaren bitartez, beti ere bertara sarbidea izateko baldintzak betetzen badira, aholkularitzako zerbitzu guztietara sarbidea izan daiteke, honako hauek salbuetsita: ziurtagiri-prozesuetako laguntza, memorien prestaketa eta egitasmo eta zerbitzuen ebaluazioa, prestakuntza planen kudeaketa edo beste edozein zerbitzu zeinen kudeaketa erakundeak kanporatzea bakarrik proposatzen duen.
Informazio gehiago: indartu@indartu.org
