Erakundeen diagnostikoak egitea, erakundearen bizitzaren osagaiak eta dimentsio guzti-guztiak aztertzeko, erakundearen ahalmenak oinarri hartuta hobetzeko oinarri-lerroa jartzeko eta erakundea hobetzeko arlo zehatzak eta indartzeko ibilbideak edo ekintzak zehazteko helburuarekin.
Erakundearen diagnostikoa, taldean gogoeta eta gizabanakoengan sormena, norbere ezagutza, aldaketekiko irekitasuna, parte-hartzea eta ikuspegi partekatuak sorrarazten dituen jarduera da. Ikuspegi “hautemailea” abiapuntu izanda, bereziki azpimarratzen ditu lan- eta antolakuntza-sistema eta jardunbideen azterketa konbinatua, baita erakundearen ulertzeko moduak eta bere balio eta oinarrizko printzipioen bizipena ere.
Plangintza-sistema taxutzea, erakundeak bere misioa bete dezan eta gizarteari dagokiona eman diezaion, bere nortasunaren eta izateko arrazoiaren arabera. “Zer egin” eta “zergatik egin behar” eta “nola egin behar” ezarriz, denboraldi jakin baterako helburuak zehaztuz, baita helburuak erdiesteko moduak eta behar izango diren baliabideak ere.
Plangintza-sistema hedatu edo hobetzeak, ekintza hauek ekar ditzake berekin:
Sarritan, plangintza estrategikoko prozesu bati ekiteak, antolaketa-taxuketa aldatzea ere du berekin. Halaber, ohizkoa da plangintza estrategikoko prozesuetan lagun-egitea, aldaketa-prozesuei aurre egitearren.
Barne-antolaketa erakundearen neurrira taxutzea, bere ezaugarrien eta dimentsioen arabera: zereginak egokitu eta banatzeko modua, koordinatzeko mekanismoak edo erabakiak hartzea, besteak beste.
Hauxe dakar antolaketa-egitura taxutzeak: politikak eta prozedurak zehaztea; barne-mailak eta harremaneko eta elkarmendekotasuneko dinamikak zehaztea; barne-komunikazioko mekanismoak berreztertu eta egokitzea; eta lanpostuen monografiak zehaztea.
Aldaketa-prozesuei lagun egitea eta erakundea garatzea, behar bezala eta sistemaz ekinez, betiere, honako hauek ahalbidetuko direla: lidergo egokiak, giza harreman zintzoak, erakundearekin bat egitea, eta erakundeko kide izateagatik pozik egotea. Erakundearen eta erakundea osatzen duten gizakien harremanei eta dinamikei behar bezala ekinez lan egiten da, harremanok eta dinamikok erakundearen misioa betetzen lagun dezaten.
Honako hauek ekar ditzake: talde-lana hobetzeko lagun egitea, parte hartzeko mekanismoak eta gizakien zein taldeen arteko harremanetako mekanismoak egokitzea, bileren eta erabakiak hartzeko estrategien eraginkortasuna handitzea, arazoei eta gatazkei aurre egiteko mekanismoak taxutzea, eta taldeko zein banakako lidergoak, sustatzea, erakundea bultzatuko dutenak eta erakundeko pertsonen hazkundea eta gogobetetzea erraztuko dituztenak.
Erakundearen ekonomia- eta finantza-baliabideak kudeatzeko eredua edo modua berraztertu eta aztertzea, eta funts erabilgarriak hobeto kudeatu eta kontrolatzea eta ekonomia- eta finantza-kudeaketarekin loturiko prozesuak edota prozedurak hobetzea ahalbidetuko duten gomendioak zehaztea.
Erakundearen ekonomi iraunkortasuna aztertzea (mendekotasun-/autonomia-maila, finantzaketa-iturrien kontzentrazioa/dibertsifikazioa, baliabide berekiak erakartzea, beste finantza-aukera batzuk aztertzea) eta hobetzeko gomendioak eta proposamenak finkatzea.
Administrazioa hobetzen eta barne-kontrol ekonomikoa kontrolatzen laguntzea, honako hauek berraztertu eta birdoitzen: ordena-zereginak eta egitekoak, kontabilitateko erregistroa, eta ekonomi informazioa sailkatu eta agiritegian gordetzea.
Aurrekontuaren plangintza egiteko eta kontrolatzeko sistemak eta tresnak sartzen laguntzea: kostuak zenbatesteko tresnak egitea, sarrerak eta gastuak aurrez ikustea, altxortegiko aurrekontua, eta aurrekontuaren lerraduraren jarraipena eta kontrola.
Erakundeei eratze-prozesuan laguntzea, hots, figura juridikoa aukeratzen dutenetik eta erakundea mamitzen dutenetik kudeaketara arte (jardueraren lehen urtean – kudeatzailekidetza).
Horretarako, hasteko, erakundearen diagnostikoa egiten da, zuzendaritza-taldearekin batera, erakundearen helburuak eta kudeaketa-taldearen alde ahulak ezagutzeko.
Kudeatzailekidetzak, erakundean pertsona bat (kudeatzailekidea), gizartegintzako irabazi-asmorik gabeko erakundeak kudeatzen prestatuta eta aditua, bertan egotea dakar. Jarduereren lehen urtea igaro ondoren, posible da jarraipena egiten jarraitzea, baina kudeaketa-taldeak onartu beharko du bere zereginak bere kontura burutu beharko dituela.
Halaber, kudeatzailekidetzak, erakundearen kudeatzailearen lanbide-garapenean lagun egitea ekar dezake.
Informazio gehiago: consultoriaorganizacional@fundacionede.org
EDE Fundazioa Simon Bolivar 8 B. 48010 Bilbo. | Tel: 94 400 99 99 | ede@fundacionede.org | lege oharra