Aholkularitza, gizartegintzako egitasmoak egiterakoan eta zerbitzuak eta ekipamenduak tatxutzerakoan. Horretarako, ekarpen metodologikoak eta edukien ekarpenak egingo dira, sektoreaz dakigunaren arabera.
Lehiaketa publikoetako eta laguntza publiko edo pribatuen deialdietako betekizunetara egokituko da aurkezpena.
Ekipamenduak diseinatzeari dagokionez, tokiaren eta azpiegituraren diseinuari ere ekingo zaio.
Laguntza teknikoa, zerbitzuen eta egitasmoen kudeaketa-sistemak hobetzearren (plangintza, egikaritzapena, kontrola). Horretarako, kudeatzeko egungo moduaren diagnostikoa egingo da, eta hobetzeko ekintzak zehaztuko dira eta erakundearen beharretara egokitutako egitasmoen kudeaketarako teknikak eta tresnak mahaigaineratuko dira. Prestakuntza-ekintzak ere barne hartzen dira, sistema erabiliko dutenentzat izango direnak.
Laguntza teknikoa, egitasmo eta zerbitzuen autoebaluazio-prozesuetan (barne-ebaluazioa).
Egitasmo eta zerbitzuen ebaluazioa (kanpo-ebaluazioa), administrazio publikoentzat eta erakundeentzat.
Egitasmo-ideia bat abiarazi nahi duten sustatzaileei (pertsona fisikoak) eta erakundeei lagun egitea. Honako hauek emango zaizkie:
Aholkularitza eta laguntza, irabazi-asmorik gabeko erakundeei eta enpresei, lankidetza-egitasmoak abiaraz ditzaten, ideia zehazten denetik, bazkide egokiak bilatzen eta lankidetzarako oinarriak ezartzen lagunduko zaie, egitasmoak garatu eta ebaluatu arte.
Informazio gehiago: consultoriadeproyectos@fundacionede.org
EDE Fundazioa Simon Bolivar 8 B. 48010 Bilbo. | Tel: 94 400 99 99 | ede@fundacionede.org | lege oharra