Lehenago azaldutako aholkulartza-zerbitzu guztiak administrazio publikoei eta erakundeei ere ematen zaizkie.
Eta gainera, zerbitzu hauek administrazio publikoei eta erakundeei bakarrik ematen zaizkie:Tokiko planak egitea hainbat gairi buruz: gizarte-zerbitzuak, kultur zerbitzuak, bake-heziketa, gazteria, inmigrazioa, boluntariotza eta berdintasuna, besteak beste.
Diagnostikoa dute oinarri plan horiek, aldez aurretik egin ez bada ere. Diagnostikoa eta plana bera egiteko erabiltzen den metodologia parte hartuzkoa da. Tokiko planak estrategikoak izaten dira eta segidako kudeaketa-planetan hedatu ohi dira. Laguntza teknikoak, maiz, lehen kudeaketa-plana egitea barne hartzen du.
Lehiaketa publikoen nahiz egitasmoei laguntzeko deialdien oinarriak egitea.
Deialdia egiten duen erakundearen orientazioak hartzen dira oinarri, oinarriak egiteko eta balorazio-sistema taxutzeko (irizpideei puntuazioak ematea), eta irizpideei dagokienez ekarpen teknikoak egiten dira.
Egitasmoak balioesteko sistemak taxutzea, administrazio publiko, finantza-erakunde, fundazio eta beste erakunde pribatu batzuentzat. Irizpideak zehaztuko dira, eta balorazioa egiteko beharrezko tresnak (balorazio-fitxak) eta euskarriak (datu-baseak) taxutuko dira. Maiz, lan honek, irizpideen arabera oinarriak eta puntuazio-sistemak egitea barne hartzen du. Egitasmoei jarraipena egiteko sistemak ere taxutu eta jarraipena egiteko tresnak (jarraipenerako fitxak) eta euskarriak egiten dira.
Egitasmoen balorazioak eta jarraipenak egiten dira adminsitrazio publikoentzat, finantza-erakundeentzat...
Erakundeek emandako dokumentazioa oinarri hartuta egiten dira balorazioak, eta balorazio-txostena egin ohi da, datu-baseko euskarrian gehienetan. Jarraipenak elkarrizketen bidez egiten dira, eta jarraipen-txostena ere egin ohi da, datu-baseko euskarrian gehienetan. Bi kasuotan, balorazioan eta jarraipenean, egitasmo bakoitzari dagozkion txostenak ez ezik, baloratutako erakundeak eta egitasmoak azaltzeko txostenak ere egiten dira, ondorio orokorrak ateraz.
Balorazioaren eta jarraipenaren edukiak, lehiaketen oinarriekin edo diru-laguntzen deialdiekin bat etortzen dira, eta, edonola ere, egitasmoa finantzatzen duen erakundearekin ituntzen dira, eta erakundean edo egitasmoan jar dezakete arreta, edota laguntza-deialdiei buruzko iradokizunak bildu.
Legeria konparatuzko ikerketak egitea (legeria bildu eta aztertzea) eta, hala eskatuz gero, legeen atalen proposamentak egitea.
Zenbaitetan, proposamenekin batera aurretiko ikerketa (inkestak, elkarrizketak edo beste teknika batzuk oinarri dituena) egiten da.
Idazkaritza teknikoen helburu nagusia, bertaratzen diren Batzordearen funtzionamendua erraztea da, eta, azken beltzean, Batzordearen helburuok lorraraztea. Horretarako, Batzordearen saioak dinamizatzea du eginkizun nagusi, esaterako, administrazio-lanak egiten (hala nola, kideak izendatzea edo deialdiak eta aktak idaztea), Batzordeak erabakiak hartzeko eskatzen duen informazioa eta dokumentazioa ematea, eta Batzordeak mahaigaineratutako proposamenak kudeatzea, proposamen horiek gauzatzea erraztearren.
Informazio gehiago: administracionespublicas@fundacionede.org
EDE Fundazioa Simon Bolivar 8 B. 48010 Bilbo. | Tel: 94 400 99 99 | ede@fundacionede.org | lege oharra