Fundación EDE

Intranet
Formación abierta

Biodantza tailerra: lidergoa eta lotura afektiborako gaitasuna

pdfDeskargatu ikastaroa

“Etxean zoriontsua izatea anbizio guztien azken emaitza da. Ahalegin eta lan guztiek bilatzen duten jomuga, eta desio guztiek, gainera, horretara bultzatzen dute”, Samuel Johnson, XVIII. mendea, Ingalaterra.

Egitasmo baten lidergoa burutzeko, pertsonekin harremanak izateko, pertsona horiek zuzentzeko eta haiei egitasmo horrekiko grina, indarra, gogoa, eta konpromisoa transmititzeko gaitasuna izateko, pertsona horiek entzuteko, errespetatzeko behatzaile ezberdin eta bakar gisa, pertsona bakoitzaren onena begiratzeko eta sustatzeko, lehenik eta behin gure buruekin gauza bera egiteko gai izan behar dugu.

Denok egin dezakegu liderraren lana, eta egiten dugu, gaitasun horiek garatzea behar dugu, ikastea. Nahi duguna lortzeko ez da nahikoa bizitzan gerrari izatearekin. Maitasuna, samurtasuna, sentsibilitatea behar ditugu gure buruekin eta besteekin loturak sortzeko. Nahi duguna lortzeko ondo eta zoriontsu egon behar dugu gure “etxean”. Horrela egiten dugu? Gerrariak eta aldi berean humanoak izan behar dugu. Ez dezagun begien bistatik ezkutatu gure borrokaren xedea. Loturak sortzeko dugun beharrak maitatzeko aukera erreskatatzera bultzatzen gaitu.

Proposamena dantzaren bitartez egitea da, norberarekin lotuta, eta beste batzuekin, taldearekin, norberarekiko onarpen eta errespetu giro baten baitan. Biodantza garapen pertsonaleko eta giza-integrazioko sistema bat da, zeinek bizi-sortzaile diren instintu eta bulkaden erreskatea laguntzen duen metodologia batetik abiatuz. Metodologia horretan mugimenduak, gorputzak eta emozioak elkarri lotuta, musikarekin kontaktuan, potentzial genetikoaren adierazpenera eta garapenera eramaten duten bizipenak sortzen dituzte, bizitza oso eta integratu baterako bide gisa.

Nori zuzenduta:

Zertarako:

Irakaslea

Marianela Van Grieken.
Biodantzako Irakasle Didakta, Rolando Toro Sistema.
Enpresa Coach Seniorra, Newfield Consultingen.
Psikologoa, Venezuelako Unibertsitate Zentralean.
Hezkuntzako Masterra. Pittsburgheko Unibertsitatean, AEBn

Tokia

Muelle 3. La Merced moila 3 (Bilborock ondoan)

Datak eta ordutegiak

Datak: Otsailaren 26an eta 27an .
Ordutegia:
ostiralean 16:00etatik 20:00etara eta larunbatean 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Izen-ematea

Datu pertsonalak eman behar dira: izena, bi abizenak, NAN, helbidea eta harremanetarako telefonoa.
Telefono bidez 944 009 999 zenbakian (María Carrascalengatik galdetu) edo posta elektronikoaren bitartez: formacionabierta@fundacionede.org

Prezioa: 120 euros.

Ordaintzeko modua: Dirua BBK bankuko ondorengo kontuan sartuz:
2095 0002 60 91 04008793.


bolunta | uda solidarioa + un verano solidarioa
+ info + info + info

Onarpenak

Bikain

Igualdad

Ecoskan

+ info

ETL blog

ede taldea

EDE Fundazioa Simon Bolivar 8 B. 48010 Bilbo. | Tel: 94 400 99 99 | ede@fundacionede.org | lege oharra