Biodantza – tailerra: geure burua berriz sortu, berrikuntzarako giltzarria krisi garaietan
Sarritan trabatuta sentitzen gara, noizbehinka atsekabea sentitzen dugu, baina zerbait falta zaigu osoki adierazteko, sortzeko eta geure burua sortzeko. Inguruak aurre egiten digu etengabe, bereziki krisi uneetan. Jauzia egin nahi dugu, baina zerbaitek gelditzen gaitu. Zerk galditzen gaitu? Zeintzuk ideia datoz gure burura? Zeintzuk emozio? Nola sentitzen dugu gure gorputza? Zer behar dugu ikasi?
Sormena bera, berritzea eta geure burua etengabe berritzea beharrizana bihurtzen da inguruaren eta geure buruen etengabeko aldaketaren aurrean.
Biodantza garapen pertsonaleko eta giza integrazioko sistema bat da eta bizitza sorteen duten senak eta bulkadak askatzen laguntzen du. Erabilitako metodologian, mugimendua, gorputza eta emozioa elkartzen dira eta, musikarekiko kontaktuari esker, potentzial genetikoa adieraztera eta garatzera daramaten bizipenak sortzen dituzte, bizitza oso eta integratu baterako bide gisa. Bost bizipen-ardatz elkartzen dira esperientzia honetan: bizitasuna, sexualitatea, afektibitatea, sormena eta transzendentzia.
Marianela Van Grieken.
Biodantzako Irakasle Didakta, Rolando Toro Sistema.
Enpresa Coach Seniorra, Newfield Consultingen.
Psikologoa, Venezuelako Unibertsitate Zentralean.
Hezkuntzako Masterra. Pittsburgheko Unibertsitatean, AEBn
Jania zentroa.
Particular de Costa 8, 4. ezk. (Concha Jeneralaren kalearen izkinan. Moyua metroa –Elkano irteera-)
Datak: Azaroaren 6an eta 7an
Ordutegia: ostiralean 16:00etatik 20:00etara eta larunbatean 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara
Datu pertsonalak eman behar dira: izena, bi abizenak, NAN, helbidea eta harremanetarako telefonoa.
Telefono bidez 944 009 999 zenbakian (María Carrascalengatik galdetu) edo posta elektronikoaren bitartez: formacionabierta@fundacionede.org
Prezioa: 120 euros.
Ordaintzeko modua: Dirua BBK bankuko ondorengo kontuan sartuz:
2095 0002 60 91 04008793.
EDE Fundazioa Simon Bolivar 8 B. 48010 Bilbo. | Tel: 94 400 99 99 | ede@fundacionede.org | lege oharra