ulertu, bizi eta esku hartu
TALDEEN COACHING-A
"Taldean lan egitea ez da bertutea, aukera kontziente eta boluntarioa da, eta taldekideek erakusten duten giza zaurgarritasunean oinarrituriko konfi antzazko loturak eraikiz sortzen da, euren akatsen, beldurrek eta zailtasunen aurrean.”
Patrick Lencioni
Programa hau ikasketa ibilbide gisa hartzen dugu, honakoetara bideratua: talde dinamikak ulertzera, gure tokia taldean bizitzera eta horretan eragitera barruko edo kanpoko coach gisa.
1.- Talde baten dinamikak irakurtzen ikastea..
Agerikoa eta bistako ez dena ulertzea eta bereizketa nabarmenak barneratzea.
2. Norbera ezagutzea talde batek eragiten dituen arazoen aurrean.
Taldean lan egitearen bizipena eramatea, eta coach lana egitea
3. Talde batean esku hartzeko gaitasuna eskuratzea.
Eskarmentu handiko coach-en tresnak eta esperientzia jasotzea
Prestakuntzan parte-hartzeko honakoa baloratuko da:
Oharra: Inskripzioa egin baino lehen, CV laburra eskatuko da eta elkarrekin baloratuko dugu prestakuntzan parte-hartzea elkarrizketa bitartez.
Ane Aguirre Romarate. Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna, eta masterra Kudeaketa Aurreratuan Deustuko Unibertsitate Komertzialean, eta coach exekutiboa eta lantaldeen coacha ICF-en. Horrez gain, prestakuntza ere jaso du zuzendaritza-garapenerako programetan atzerriko negozio eskoletan. Vesper-eko bazkidea 2007. urteaz geroztik. Vesper aholkularitza eta coaching enpresa bat da eta bere xedea da haien buruak, haien lantaldeak eta haien enpresak eraldatzeko prozesuetan zuzendaritzalantaldeei laguntzea.
Zuzendaritza-lantaldeen coach izateaz gain, irakasten, eta hitzaldiak ematen aritzen da negozio eskoletan eta unibertsitateetan.
www.vespersolutions.com
Christine Blumenstein-Essen. Gizarte Lanean diplomatua, psikoterapeuta sistemikoa eta gestalt da, baita ikuskaria eta coach-a ere.
Terapia sistemikoen eta erakundeen konstelazioen irakaslea da hainbat herrialdetan, eta aholkulari aritzen da Austrian.
APSYS-eko (praktika sistemikorako eta konstelazioen eta berreraikitzearen lanerako institutua) bazkidesortzailea da. Duela 22 urte hasi zen konstelazioekin lanean psikoterapiaren esparruan eta duela 14 urte erakundeetan.
www.apsys.org
Isabel Fernández Hidalgo. Enpresen zuzendaritzan masterra. International coach exekutiboa Coach Federation erakundean eta Newfi eld Consulting-en coach ontologikoa. Coaching Kognitiboan prestakuntza egin du. Bere jardun profesionala, besteak beste, Fundacion Novia Salcedon eta Aslen burutu du.
Bere jarduera profesionalak lau ikuspegi hartzen ditu: Hezitzailea, bikaintasuna kudeaketan, kalitatea, lidergoa, lana lantaldeetan eta pertsonen kudeaketa esparruetan; Aholkularia, erakundei laguntzen kudeaketaren bikaintasunaren hobekuntzan; Coach-a ardura handiko karguak dituzten pertsonei laguntzen; (IFH Consulting).
(IFH Consulting). Linkedin
Asier Gallastegi. Gizarte Hezkuntzan diplomatua Deustuko Unibertsitatean, eta Psikoterapeuta Sistemiko Familia Terapiaren Hego Euskal Herriko Eskolan. Banako eta lantaldeen ikuskaria Association of National Supervision organisation in Europe (ANSE) erakundean, eta ziurtagiria Erakundeen konstelazioetan eta coaching sistemikoan.
Hamar urtetik gorako eskarmentua Bizkaiko hirugarren sektorean hezitzaile eta gerente gisa. Era berean, jarduera nabarmena mantentzen du irakasle, hizlari eta hezkuntza guneetako dinamizatzaile gisa. 2007/2009 urteetan aholkulari aritu zen Eusko Jaurlaritzan.
Egun aholkulari/coah gisa aritzen da eta espezializatua dago komunikazioan, eta erakundeen eta banakoen prozesuetan ikuspegi sistemikotik abiatuta hainbat enpresa eta erakundetan.
korapilatzen.wordpress.com
Enrique Sacanell. Soziologia eta Politika-zientzietan lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean. EUSKALITeko ebaluatzaile seniorra.
Coach ziurtagiria Newfi eld Consulting erakundean eta Monterreyko Unibertsitatean (Mexiko). International Coach Federation (ICF) erakundeko kidea. Aditua inguru politikoen coaching-ean Europako Coaching Eskolan. Aditua talde-analisian The Institute of Group Analysis of London erakundean. Lantaldeen Rolen Belbin metodologian aditua.
Ikasketaren eragilea, eta aholkulari independentea hainbat esparrutan, hala nola, garapen estrategikoan, politika publikoetan, aldaketaren kudeaketan, kudeaketaren kalitate sistemetan eta errendimendu handiko lantaldeen garapenean.
www.sacanell.net
Mª Eugenia Sarasola Anzola. Soziologian lizentziaduna da. Bere bizitza profesionala aholkularitza sozialaren esparruan garatu du.
Coach gisa Coaching Co-Activo programan eta AEBetako The Coaches Training Institute (ICFren ziurtagiria du) erakundearen lidergo programan trebatu da. Horretaz gain, Harreman, Sistema eta Erakundeen Coaching programa egin du Center for Right Relationship erakundean.
Egun, coaching prozesuak egiten ditu hainbat erakundetako zuzendaritza-lantaldeentzat, eta hainbat gaiei buruzko tailerrak diseinatu eta ematen ditu: lana lantaldean, zuzendaritza gaitasunak eta lidergoa, erakundeetako aldaketaren kudeaketa, gaitasun ekintzaileen garapena, eta abarmarusarasola-coaching.com
Edizio honetan, gainera, beste profesional batzuk ere parte hartuko dute, besteak beste, Virginia Imaz, Asier López de Gereño eta José Ramón Mandiola.
Iraupena: bertaratuta egin beharreko 80 prestakuntza ordu eta 20 praktika-ordu, beste 20 ordu norberak egin beharrekoak.
Bost modulu diseinatu ditugu eta moduluok hiru helburu dituzte ardatz: taldearen unea irakurtzen ikastea, talde horretan gure tokia bizitzea, eta taldeen coaching prozesuak emateko gaitasunak eskuratzea. Prestakuntzan ondoko eduki jorratuko ditugu:
Bi egun irauten duten bost modulu (zortzi ordu egunean)
Bilboko moduluak Arrupe Etxean egingo dira: Padre Lojendio kalea 2. Bilbo 48008 Outdoor, berriz, Berrizen: Barnezabal Alkargunean. www.barnezabal.org
Matrikula gauzatzeko jarri harremanetan Maria Carrascalekin.
Email: mcarrascal@fundacionede.org
Telefonoa: 944 009 999 / 615 759 154
Matrikularen prezioa: 3.000 euro (prestakuntza osoa, eta outdoor diren bi moduluen mantenu osoa hartzen ditu).
Prezio murriztua (%10): 2.700 euro matrikula 2011ko abenduaren 31a baino lehen eginez gero.
Prezio murriztua Bizkaiko hirugarren sektoreko erakundeetako kideentzat: 2.500 euroko. Ordainketa bi zatitan egiteko aukera dago: %50 matrikula egiterakoan eta beste %50 2012ko martxoaren 31 baino lehen.
Ordainketa egiteko, sartu dirua BBK-ren kontu honetan: 2095 0002 60 91 04008793
Ikastaroaren kostua fi nantzatzen laguntzen dizugu. Ikastaroaren zati bat diruz lagun dezakegu zure enpresaren prestakuntza-kredituaren bitartez.
![]()
![]()
EDE Fundazioa Simon Bolivar 8 B. 48010 Bilbo. | Tel: 94 400 99 99 | ede@fundacionede.org | lege oharra