Fundación EDE

Intranet
Formación abierta

Tailerra konstelazioetan ikastaroa

pdfDeskargatu ikastaroa

Para ver este video, necesitas tener habilitado JavaScript en tu navegador e instalado Adobe Flash Player.
Instalar la versión más reciente de Adobe Flash Player

Gatazkak gure erakundeen eguneroko jardunaren parte dira. Gatazken aurrean hartzen dugun jarreraren arabera, ikasteko esperientzia edo harremanak eten edo kaltetzen dituen mehatxua bihurtuko dira gatazkak.

Krisialditik eta zailtasunetik aurrera egiteko aukera sor daiteke, distantzia hartu eta gogoeta egiteko espazio egokia ematen bada.

Erakunde-konstelazioak egoera horien gainean lan egiteko, zeregin horretan sakontzeko eta, modu sortzailean, arrakastarako aukerak ugaltzeko era eraginkorra dira.

Lan egiteko era hau Bert Hellingerrek familiekin lan egiteko sortutako metodologia sistemikoaren bilakaera bat da, Matthias Varga von Kibedek (SySt) garatu zuen erakundearloan.

Erakunde-konstelazioek erakundeetako dinamika ezkutuak erakusten dituzte eta gogoetarako eta trukerako espazioa sortzen dute. Tresna bikainak dira gizarte-erakundeak hobetzeko eta garatzeko.

Hartzaileak

Balioko du

  1. Gure erakundeen barruan gertatzen diren interakzioen azterketa egiteko metodologia berritzailea deskubritzeko.
  2. Bideak aurkitu gure beharrizanei eta erakundearen beharrizanei gehiago egokitzen den lidergo profi la eraikitzeko.
  3. Lanleku ditugun erakundeen barruan daukagun posizioa ezagutzeko.
  4. Gatazkak konpontzeko eta erakundearentzat zuzenak diren erabakiak hartzeko jarraibideak eskuratzeko.
  5. Mintegira bertaratzen diren pertsonek proposatutako zailtasuneko kontakizun errealekin lan egiteko.

Irakaslea

Guillermo Echegaray.
Doktorea da filosofian eta lizentziatua psikologian. International Training Erakunde-konstelazioetan. Matthias Varga von Kibeden Egiturazko Konstelazio Sistematikoetan (SySt) aditua.

Tokia

boluntaren lokalak Erronda kalea z/g, (5. zenbakiaren aurrean) Bilbao 48005

Egunak era ordutegiak

Datak: 2010ko apirilak 22 eta 23, osteguna eta ostirala

Ordutegia: ostegunean, 16:00etatik 20:00etara
ostiralean, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara

Izen-ematea

Datu pertsonalak eman; izena, bi abizenak, NAN, helbidea eta harremanetarako telefonoa. Telefonoz: 944 009 999 (galdetu María Carrascalengatik) edo posta elektronikoz: formacionabierta@fundacionede.org

Prezioa

Prezioa: 120 euro.
Ordaintzeko modua: Bankuan sartu behar da, BBKren kontu zenbaki honetan: 2095 0002 60 91 04008793

bolunta | uda solidarioa + un verano solidarioa
+ info + info + info

Onarpenak

Bikain

Igualdad

Ecoskan

+ info

ETL blog

ede taldea

EDE Fundazioa Simon Bolivar 8 B. 48010 Bilbo. | Tel: 94 400 99 99 | ede@fundacionede.org | lege oharra