Estresa gutxitzeko programa, ezaguera osoan oinarritzen dena
*Umass medikuntza-zentroko MBSR programan oinarritua
Norbere buruan nola lanbide arloan eraginkortasuna eta kalitatea hobetu nahi duen orori, baldin eta 12 ordutako sarbide kurtsoa aldea aurretik egin badute.
Massachussetseko Unibertsitateko medikuntza-zentroko MBSR programan oinarritzen da prestakuntza esperimental eta elkarreragile hau, giza eta lanbide garapenerako balio duena. Saioek lasaialdiak orekatzen dituzte, aurkezpenak eginez eta taldean elkarrizketan arituz, beti ikasitakoa eguneroko bizitzan eta lanbide-jardueran erabiltzeko asmoz.
Esku-hartzaile eta esperimentalak dira ikastaroak. Kontzeptuak modu teoriko hutsean baino askoz gehiago saiatzeko eta ondoren horiek aztertzeko aukera ematen dute aukeratutako jarduerek. Halaber, parte hartzaileek gogoeta egitea eta elkarri ezagutzak jakinaraztea sustatzen du formatu honek.
Eredu integratzailea oinarri hartuta, maila emozional/sozialean, kognitiboan eta somatikoan dituen ondorioez jabetuko gara. Osasun-arloko eta bizitza pribatuko adibideez baliatuko gara gainera.
Andrés Martín Asuero.
Zientzietan lizentziatua, Nafarroako Unibertsitatearen eskutik; Enpresa Zuzendaritzako Masterra, Deustuko Unibertsitatearen eskutik; Enpresen Nazioarteko Kudeaketan tituluduna, Frantziako INSEADen eskutik, eta Psikologiako Ikasketa Aurreratuen Diploma (DEA), Balear Uharteetako Unibertsitatearen eskutik. Arlo hauetan da aditua: estresa gutxitzea, lidergoa, antolaketa-ikaskuntza, motibazioa eta talde-lana.
boluntaren lokalak Erronda kalea z/g, (5. zenbakiaren aurrean) Bilbao 48005
Egunak: 2010eko otsailaren 5ean eta 6an
Ordutegia: ostiralean, 10:00etatik 14:00etara eta 15.00etatik 19.00etara; larunbatean, 10:00etatik 14:00etara.
Datu pertsonalak eman; izena, bi abizenak, NAN, helbidea eta harremanetarako telefonoa. Telefonoz: 944 009 999 (galdetu María Carrascalengatik) edo posta elektronikoz: formacionabierta@fundacionede.org
Prezioa: 130€. Egilearen liburua eta CDa emango zaizkie ikastarogileei.
Ordaintzeko modua: Bankuan sartu behar da, BBKren kontu zenbaki honetan: 2095 0002 60 91 04008793
EDE Fundazioa Simon Bolivar 8 B. 48010 Bilbo. | Tel: 94 400 99 99 | ede@fundacionede.org | lege oharra