Fundación EDE

Intranet
Formación abierta

Harreman patroien tailerra

pdfDeskargatu ikastaroa

Gizakiaren antzera, erakundeek gorputza dutela esan dezakegu, hots, erakundeko pertsonek osatzen duten egitura hierarkikoa.

Erakundeetan Lan Harreman Disfuntzionalak izenarekin ezagutzen ditugunak ezartzen dira. Ondorio ezberdinak dituzte, bai erakundea osatzen duten pertsonen mailan, bai erakunde mailan.

Kasik identifikagarriak ez diren Harreman Patroien (HP) bitartez izaten ditugu harremanak: norekin nago gustura erakundean, nori diot beldurra, norekin lehiatzen naiz, nor ez dut jasaten, zergatik egiten zait hain zaila pertsona horrekin lan egitea, zergatik erakusten dut jarrera oldarkorra lan-taldean, eta abar.

Guzti horrek estresa eta haserrea eragiten ditu erakundeetan, eta baita erakundea osatzen duten pertsonetan.

Gure denboraren zati handiena lan-esparruan ematen dugunez gero, bizipenetan oinarritzen den tailer honek gure patroiak hobeto ulertzen, eta gure lan-harremanak eta harreman pertsonalak hobetzen lagunduko digu.

Hartzaileak

Honetarako balio izango du

  1. Erakundearen esparru emozionala ezagutu eta sendatzearen garrantzia ulertzen adibide praktikoen bidez, zeintzuk erakusten duten nola esparru emozionaleko gatazkek inplikaturiko pertsonen HPak islatzen dituzten.
  2. Parte-hartzaileen artean elkarrekiko ulermen-klima sortzen, erakundeko eta pertsonen osasuna baldintzatzen duten HPen esploratzea laguntzeko.
  3. HP hauek ezagutzen eta horiei espazio bat ematen, mundu ezkututik partekatura igaro daitezen, erakundearen osasunarentzat beharrezkoa den heinean.
  4. Patroi hauek sendatzen, erakundearen harmonia ez dezaten hondatu. Horrek osasun handiagoan eragingo du, ez bakarrik lan-klimaren osasunean, baizik eta langileenean ere, hemen agertzen diren patroiak esparru pertsonalean jarduten dutenen antzekoak baitira.
  5. Gatazkak konpontzeko jarraibideak eskuratzen.
  6. Zer gertatzen zaidan identifikatzen: erakundean, lan-taldean…
  7. Lan-talde bat zerk egiten duen oso eraginkor ikasten.
  8. Autoezagutza pertsonal eraldatzailean.
  9. Estresaren hobekuntzan eta lan-motibazioan.

Tailerra ematen duen lan-taldea

Luis Fernando Camara.
Medikua eta psikoterapeuta.
Claudio Naranjo Doktorearen (Eneagramako aditua nazioartean) laguntzaile zuzena.
Bert Hellinger Familia Konstelazioetako Elkarteko irakasle-bazkidea.
Haur-harremanen konponketarako Hoffman Institutuko zuzendaria Espainian.

Arantxa Quintana.
Enpresa Administrazioan diplomatua.
ESDEN Giza Baliabideetan masterra.
Coach bazkidea ICF (ACC) ziurtagiriarekin.
Eneagramako laguntzailea.

Tokia

bolunta-ren lokalak (Erronda kalea, z/g (5. zenbakiaren aurrean) Bilbo 48005).

Egunak eta orduak

Egunak: Ekainaren 18 eta 19an.
Orduak: Ostiral eta larunbatean, 10:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 20:00etara.

Izena ematea

Datu pertsonalak eman: izena, bi deiturak, NAN, helbidea eta harremanetarako telefonoa. Telefono bidez zenbaki honetan 944009999 (Maria Carrascalengatik galdetu) edo posta elektronikoaren bidez, formacionabierta@fundacionede.org

Prezioa

Prezioa: 160 €

Ordaintzeko modua: Ordaintzeko, dirua sartu BBKren ondoko kontuan: 2095 0119 9 0 91 0400879 3


bolunta | uda solidarioa + un verano solidarioa
opari-txekea
Hirugarren Sektoreko Hiztegi Teknikoa
youtube fundación ede fundazioa
facebook fundación ede fundazioa
moodle fundación ede fundazioa
+ info + info

Onarpenak

Bikain

Igualdad

Ecoskan

+ info

ETL blog

ede taldea

EDE Fundazioa Simon Bolivar 8 B. 48010 Bilbo. | Tel: 94 400 99 99 | ede@fundacionede.org | lege oharra