Ikuspegi Sistemikoa eta Erakundeetako Konstelazioak
Aurrera jarraitzen dugu erakundeetako konstelazioen eta coaching sistemikoaren inguruko prestakuntza trinkoarekin. Ildo horretan, gainera, prestakuntza iraunkorreko eta aurreratuko tailerrak eskainiko ditugu lehen mailako atzerriko irakasleen eskutik.
Berrikuntza eta sorkuntzaren programa
Proposamen berri bat diseinatzen ari gara iazko ikasturteko ekimen bati jarraipena emanez. Horrela, aldaketarako diren ideia berrien topaketa eta eraikuntza espazio kolektiboak sortzeko asmoz.
Lantaldeen coaching-a
Aurtengo nobedade gisa, prestakuntza bat eskaintzen dugu eginkizunari zuzenduriko lantaldeetan talde-dinamikak ulertzeko eta horietan eragiteko barruko edo kanpoko coach gisa.
PNL
Aurten ere gaitasunei buruzko ikasketa sakona izateko eta gaitasun horiek garatzeko abentura eskaintzen dizuegu, Programa Neuro-Linguistikoan eskaintzen dituen aukeren bitartez.
Prestakuntza irekia
Ikastaro zehatz sorta bat eskaintzen dugu, erakundeen garapenerako eta norberaren hazkunde pertsonalerako eta profesionalerako. Hausnarketa-zirkuluak, estresaren murrizketa, Coaching politikoa, Teknika aktiboak eta psikodrama, Erikson Hipnosia, eta Erakundeetako aldaketa.
EDE Fundazioa Simon Bolivar 8 B. 48010 Bilbo. | Tel: 94 400 99 99 | ede@fundacionede.org | lege oharra