Pertsonei eta erakundeei zuzendutako prestakuntza zerbitzua da, langileen gaitasunak eta kualifikazioak hobetzeko.
Erakunde eta enpresa askok arazoak dituzte data eta eduki itxiak dituzten prestakuntza planetan parte hartzeko. Zerbitzu honek Prestakuntza Arloko edozein ikastaro erakunde eta enpresen beharretara egokitzeko aukera eskaintzen du, edukiak, ordutegia eta datak moldatuz.
Horretaz gain, Etengabeko Prestakuntzaren Kudeaketa Globalerako aukera ere eskaintzen du, Fundación Tripartita-rena edota Hobetuzena (edo baliokidea).
Etengabeko prestakuntzaren eskaintza honetara dago bideratuta:
Eskaintzen ditugun zenbait ikastaro:
Erakundeei zuzendutako prestakuntza eskaintza da, beren langileen gaitasunak eta kualifikazioak hobetzeko. Prestakuntza indibiduala eta beren erakundeen lehiakortasun handiena bateragarri egiten ditu.
hemendik gure on line ikastaroetara sartzeko aukera dago
Prestakuntza ekintza hauek kualifikazio akademiko egokia ez duten eta ondorioz lana aurkitu ezin duten pertsonei prestakuntza eskaintzera zuzenduta daude.
Ibilbide pertsonalak eta lan-merkatuaren beharrak hartzen ditugu kontuan.
Doako prestakuntza da eta Administrazio publikoen edo EAEn ospea duten erakundeen (EJ, BFA, BBK Gazte Lanbidean...) errekonozimendua eta laguntza ekonomikoa dute. Hainbat “ekintzako” erakundeen (Zerbitzu Sozial Integratuak, Asociación de Iniciativa Gitana, Suspergintza Elkartea, Cáritas,...) babesa edo adostasuna ere badute.
Egin diren ikastaro batzuk:
Gizarte erakundeen beharrak artatzera begira eta planteamendu, tresna edo teknika berriagoak eskaintzeko asmoa duena. Urtean zehar hainbat prestakuntza-ekintza eskaintzen ditu. Ekintza horiek Web orri honetan kontsulta daitezke.
EDE Fundazioa Simon Bolivar 8 B. 48010 Bilbo. | Tel: 94 400 99 99 | ede@fundacionede.org | lege oharra