Prestakuntza eskaintza, nagusiki, Gizarte Zerbitzuetako, Kultura eta Hezkuntza Zerbitzuetako pertsonei eta erakundeei zuzenduta dago. Hala ere, EDE Fundazioaren Prestakuntza-arloko taldearen esperientzia eta hausnarketari esker, beste arlo eta profesionalei aplikagarri zaizkien tresnak eta teknikak egin dira.
Prestakuntza eredua arreta pertsonalizatuan oinarritzen da, non ikaslea bere prestakuntzaren protagonista aktiboa den: eginez, praktikatuz, esperimentatuz... ikasten du. Era honetan ikasten duenaren eta egiten duenaren arteko koherentzia lortzen du.
Egiteko modu honek hainbat faktore etengabe zaintzea eskatzen du: erakundeen, elkarteen eta enpresen beharrak, lan-merkatua, eta gizarte-aldaketak.
Irakasleria lantalde bat da. Talde hau etengabe ari da hausnarketa prozesuan. Hausnarketa hori beren esperientzia profesional eta boluntariotik eta errealitatean inplikatzetik, -ehun sozialean, sareetan,... parte hartuz eta kontrastatuz- abiatzen da.
Parte hartuzko metodologia da. Talde lana eta irakasleen eta ikasleen arteko harremana ikaskuntzarako ezin hobeak direla uste da.
Prestakuntza-arloak azpiegitura eta ekipamendu tekniko egokiak dauzka, egungo beharrei egokituak. Bertan teknologia berriek paper garrantzitsua dute eta izango dute.
KALITATEKO KUDEAKETA SISTEMAREN ZIURTAGIRIA. EDE FUNDAZIOA, objektiboki ikuskatu dute, eta UNE-EN-ISO 9001:2008 arauaren baldintzekin bat datorrela ziurtatu dute. Hirugarren Sektorearen (esku-hartze soziala) esparruko kudeaketan lanerako prestakuntza eta etengabeko prestakuntzaren diseinu eta irakastean jaso du ziurtagiria
EDE Fundazioa Simon Bolivar 8 B. 48010 Bilbo. | Tel: 94 400 99 99 | ede@fundacionede.org | lege oharra