EDE Fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakundea da, Bizkaiko Elizbarrutiko Elizak sustatu zuena. 1976an ekin zion bere ibilbideari, Bizkaiko gizartea, kultura eta hezkuntza garatzeko helburuarekin, eta horretarako, hainbat egitarau eta zerbitzu antolatu ohi du, gizartegintzan dihardutenen pertsonentzat eta erakundeentzat.
EDE Fundazioaren filosofiak, “egiten jakitea” edo antzea jasotzen eta bultzatzen duen eredua, eta antze hori gizarte-, kultura- edo hezkuntza-ekintzak garatzen dituzten elkarte eta taldeekin partekatzen duen eredua du oinarri, beraientzat eta beraiekin lan egiten baitu.
Horri esker, lankidetza estua eta egonkorra du haietako askorekin, eta sareak eratzen ditu, sareak funtsezkoak baitira gizartea eta komunitatea garatzeko.
Halaber, gizartea aldatzeko duen ikuspegiari esker, gizartean baztertuta dauden edo desabantailak dituzten taldeak sustatzen ditu gehienbat.
Hori guztia, irizpide burujabeari esker eta ekonomia-autonomiari zein kudeaketako autonomiari esker.
EDE Fundazioaren kudeaketa-eredua bere giza kapitalaren balioan datza.
Eratu zenetik, egiteko modu hori izan da bere garapenaren gidari, eta fundazioan sartuz joan direnak, honako hauek izan dituzte bereizgarri:
Berrogeita hamarretik gora profesionalek osatzen dute taldea, prestakuntzan, kontsultoretzan eta aholkularitzan, informazioan eta dokumentazioan, kudeaketan eta abarretan adituak direnek.
Guztiek, euren gaitasun profesionala eta gizartegintzako hainbat eremuren ezaguera zein eremu horiekiko hurbiltasun pertsonala elkartzen dituzte. Eta askok elizarekiko lotura esanguratsua dute gainera.
Profesionalokin batera ehunetik gora lagunek dihardute nahita elkarlanean, ikastaroak edo mintegiak ematen eta beste ekintza batzuk antolatzen.
Gizakien aldeko apustuari esker, erakundearen barruan zeharkako planak ezarri dira, hala nola:




Patronatu Batzordea: Fundazioaren aginte-organo gorena. Xedeak betetzen diren arduratzen da eta proiektuaren martxa ikuskatzen du.
Egungo osaera:
Zuzendaritza eta Arduradunen taldea: Zuzendariari dagokio erakundearen kudeaketa osoa, eta berak osatzen du talde bat lan-arloetako eta lan-prozesuetako arduradunekin.
Talde iraunkorra: Proiektuan modu egonkorrean dihardutenek osatzen dute, eta orientabideak egiaztatzeaz eta barne-kontrolaz arduratzen da.
Arbitraje Batzordea: Sei pertsonek osatzen dute batzordea, gai arautu gabeez eta ezohikoez edo hainbat modutan ulertzen diren gai eztabaidagarriez irizpena emateko.
Bizkaiko gizartea, kultura eta hezkuntza garatzea sustatzen du, eta horretarako, prestakuntza-zerbitzuak eta gizarte-aholkularitzari buruzko zerbitzuak antolatzen ditu pertsonentzat, erakundeentzat eta sareentzat.
Zerbitzuok hiru arlo nagusi hauetan antolatzen dira:
2007ko jarduna datuak
Gizartegintzan, kulturgintzan eta hezkuntzagintzan, batez ere, Bizkaian, diharduten pertsonak eta erakundeak.
Profesionalak eta boluntarioak
Erakundeak eta sareak
Arreta berezia ematen zaie gizartean baztertuta dauden edo desabantailak dituzten pertsonei eta taldeei, hain zuzen ere:
EDE Fundazioa Simon Bolivar 8 B. 48010 Bilbo. | Tel: 94 400 99 99 | ede@fundacionede.org | lege oharra