Fundación EDE

Intranet

Informazio eta dokumentazio zentroa

Informazio eta Dokumentazio Zentroaren helburua erabiltzaile guztiei dauzkan dokumentu-baliabideak eskaintzea eta hedatzea da. Horretarako hainbat instalazio eta zerbitzu ditu.

EDE Fundazioaren egoitzan dago

Simon Bolivar k/, 8 b – beheko solairua
48010 Bilbo
Tel.: 944 009 999
Posta elektronikoak: documentacion@fundacionede.org

Arretarako ordutegia

9:30etik 14:00ra astelehenetik ostirala

Kontsulta presentzialak

Galdera ohikoenak

Zeintzuk sar daitezke gure Zentroan?
Liburutegia eta bere funtsa guztiontzat daude irekita.

Zein material kontsulta dezaket?
Material guztiak kontsulta daitezke: aldizkako argitalpenak, argitaratu gabeko dokumentuak, monografiak, ikus-entzunezko materiala eta multimedia.

Zentrotik Dokumentuak atera ditzaket?
Horretarako Liburutegiko Bazkide Txartela eskatu behar da, oraintsuko argazki bat ekarriz. Urte bateko iraupena izango du eta EDE Fundazioarekin hitzarmena duten liburutegi guztietan onartuko da. Pertsonala eta besterezina da (ez dira Txartel kolektiboak egingo). 7€ balio du (berritzen denean ez da inolako beherapenik egingo, lehenengo aldian ordaindutako kantitate bera ordainduko da).

Zein dokumentu mailega daiteke?
Monografiak (salbuetsita daudenak izan ezik). Ondorengo lanak ez dira mailegatuko:

  1. Bilduma bereziak eta liburukiak.
  2. Aldizkako argitalpenak: aldizkariak, egunkariak, buletinak, etab.
  3. Erreferentziazko lanak: hiztegiak, urtekariak, direktorioak, gida, etab.
  4. Literatura grisa (argitaratu gabeko dokumentuak).
  5. Oso erabilita dauden ikasteko eta kontsultatzeko eskuliburuak.
  6. Multimedia materiala.

Mailegatu ezin daitezkeen lanak gelan kontsulta daitezke, eta nahi izanez gero, zati batzuk fotokopiatu.

Zenbat denbora eduki ditzaket dokumentuak mailegatuta?
Maileguaren iraupena 10 egunekoa da (luzatu daiteke beste pertsonaren batek materiala aldez aurretik eskatu ez badu). Salbuespeneko kasuetan izan ezik, dokumentuak hilabete batez eduki ahal izango dira maileguan. Gehienez 3 dokumentu eduki ahal dira batera.
Maileguen kasuan, erabiltzailearen txartela Liburutegian egongo da maileguan utzi zaizkion materialak itzuli arte. Erabiltzaileek dauzkaten maileguei buruzko informazioa jaso dezakete (itzulpen data, berriztapenak,...) liburutegira bertaratuz edo telefonoz.
Ikus-entzunezkoen funtsaren mailegu baldintzak desberdinak dira iraupenari dagokionez: 2 egun eta mailegatutako dokumentu bakoitzagatik 0,70€ ordaindu beharko da.
Maileguan uzten diren material bereziak erabilera partikularrerako dira. Debekatuta dago publikoki erreproduzitzea edo erakustea, indarrean dagoen Jabetza Intelektualaren legeak ezartzen duenaren arabera. Irakurleak, hartu dituen lanekin egiten duenaren inguruan, Dokumentazio Zentroak ez du inolako erantzukizunik izango.

Nola itzul ditzaket dokumentuak?
Itzulketak liburutegira joanez (erabiltzailea edo beste pertsonaren bat bere izenean) edo posta ziurtatu bidez egin daitezke. Itzulketa beste moduren batean egiten bada eta horren ondorioz materiala galtzen bada, aipatu materiala birjartzeko kostua erabiltzaileak ordainduko du.
Mailegutza epea ez betetzeagatik ez da isunik jarriko. Epea ez dela bete jakinaraziko da. Materiala galdu edo apurtzen bada, nahitaez birjarri beharko da; material hori salgai ez badago, diru-konpentsazioa egin beharko da, zentroko arduradunak hala irizten badio.

Kontsultatzen ditudan dokumentuak fotokopia ditzaket?
EDE Fundazioaren Informazio eta Dokumentazio Zentroak erreprografia zerbitzua dauka. Zenbait funtsek erreproduzitzeko dituzten murrizketak eta mugak indarrean dagoen legeria errespetatzetik - 1/96 Legea, apirilaren 12koa, Jabetza Intelektualari buruzkoa, BOE 1996ko apirilaren 22a- edo osotasuna babesteagatik eratortzen dira. Fotokopia bakoitzak 0,06 € balio du. Egun berean 30 fotokopia baino gehiago egiten bada, lehen fotokopia 0,75 € kobratuko da.

moodle fundación ede fundazioa
eman izena
europa direct bizkaia
emaktiva
enplegu-zentroa
linkedin fundación ede fundazioa
facebook fundación ede fundazioa
youtube fundación ede fundazioa
opari-txekea
+ info + info

Onarpenak

Bikain

Igualdad

+ info

ETL blog

ede taldea

Hirugarren Sektoreko Hiztegi Teknikoa

EDE Fundazioa | Simon Bolivar 8 B. 48010 Bilbo | 94 400 99 99 | Astelehenetik Ostiralera: 8:30etik 18:30era | ede@fundacionede.org | lege oharra