Harpidetza Zerbitzuek eskatutako esku-hartze, azterketa edo ikerketa arloei buruzko informazio eguneratua eskaintzen dute.
Halaber, Bilaketa eta Analisia Zerbitzuen bidez, erabiltzaileen informazio eta dokumentazio behar puntualei erantzuten zaie.
Harremanetarako: informacion@fundacionede.org
Erabiltzaileen interes arloetan eman diren dokumentu-berrikuntzei buruzko informazioa.
Albiste garrantzitsuenen bilduma, erabiltzaileek errealitate sozialari buruzko informazioa izan dezaten.
Aldizkari Ofizialetan argitaratu diren informazioen bidalketa: testu legalak, laguntzak, diru-laguntzak, zuzentarauak, gomendioak, etab.
Eskatutako esku-hartze arloetan sortutako berrikuntzen, azterketen edo ikerketen berri izateko, aldizkari espezializatu onenen aurkibideak jarri dira erabiltzaileen esku. Halaber, beren interesekoak diren artikuluak eska eta jaso ditzakete.
Erabiltzaileek eskatutako gai zehatzei buruzko dokumentazio garrantzitsua bilatu (dokumentazio espezializatua, lege-testuak, etab). Beren interesetarako egokia den dokumentu-erreferentzia multzoa eskaintzen zaie.
Komunikabideetan eskatutako interes gaien jarraipena egien da. Erabiltzaileek erreferentzi eta albisteen testu osoak jasoko dituzte, paperean edo formatu digitalean .
Eskatutako arlo eta ekintzei buruzko dokumentu garrantzitsuenak aukeratzen eta aztertzen dira. Era honetan, erabiltzaileek beraien ikuspegi orokorra izango dute.
Horrela testu garrantzitsuenak biltzen dituen dossierra edo analisi-txostena izango ditugu eta proposatu dituzten arlo edo ekintzen egoera(k) ezagutuko d(it)u(z)te. Kontsultatutako dokumentuen erreferentziak ere izango dituzte.EDE Fundazioa Simon Bolivar 8 B. 48010 Bilbo. | Tel: 94 400 99 99 | ede@fundacionede.org | lege oharra