Ikerketa sozialari esker errealitatearekin harremana izaten dugu, hobeto ezagutzeko, eta helburu praktikoa du. Gizartean bizitzeko galdera
garrantzitsuei erantzuna ematen dien neurrian, hobeto bizitzen laguntzen du, gizarteak aurrera egin dezan, erakunde eta zerbitzuek hobeto
funtziona dezaten, herritarrok errealitateaz gehiago jabe gaitezen eta abar.
Ikerketa Sozialeko Zerbitzutik ezagutzearen garrantzia indartzearen alde egiten dugu, plangintza eta berrikuntzako funtzioekin ikerketak
batzeko Ikerketaren bidez eraldaketa sozialera bideratutako ezagutza sortzen dugu, aplikazio‐helburua duten azterketak garatuz; horietan,
azterketaren xede, eta azken batean hartzaile, diren pertsonen eta erakundeen partaidetzari garrantzi berezia ematen zaie.
Informazio‐bilketa eta haren analisia bezero bakoitzaren esku jartzen dugu, lana hobeto egin dezan eta bere helburu soziala lortzen
laguntzeko. Ikerketak behar bezala jarduteko aukera eskaintzen die, ezagutza objektiboak sortzen duen konfiantzarekin.
Deskargatu Ikerketa Sozialeko Zerbitzua aurkezpena 
C/ Simón Bolívar, 8 b – planta baja
48010 Bilbao
Tfno.: 944 009 999
Fax: 944 029 096
E-Mail: gizaikerketak@fundacionede.org
Zer dugu bereizgarri?
- Gure bezeroekin harreman pertsonalizatua dugu, eta aholkularitza bermatzeko aukera ematen digu horrek.
- "Ad‐hoc" ikerketak diseinatzen ditugu, gure bezeroen beharretara egokituta.
- Ikerketen emaitzak bezeroentzako orientabide erabilgarri bihurtzen ditugu.
- Informazioa edo materiala isilpean lantzen dugu, agindutako ikerketarako beste helburuetarako ez dela erabiliko bermatuz.
- Gure ekintzaren hartzaileekiko errespetuz eta konpromisoz lan egiten dugu.
- Arrazoizko kostuetan kalitateko zerbitzuak eskaintzen ditugu.
- Ikerketa sozialean ibilbide luzea duten soziologoen talde profesionala dugu, eta teknika kuantitatiboak nahiz kualitatiboak aplikatzeko prest gaude.
- Lanerako diziplina anitzeko talde bat dugu ikertzailez eta dokumentalistaz osatuta. Horri esker, dokumentu‐materialaren, joeren, ikerketen berri izaten dugu.
- Sarean lan egiten dugu beste erakunde batzuekin, eta haiekin ezagutza partekatzen dugu. Horri esker, komunitatean sortzen diren joera kritikoetan egunean egoten gara eta azter daitezkeen behar sozialei aurrea har diezaiekegu.
- Azterketak sustatzen, esku‐hartze sozialaren eremuekin lotutako gogoeta‐prozesuetan eta analisietan espezializatuta gaude. EDE Fundazioak arlo horretan 30 urte baino gehiagoko esperientzia du: ekintza soziala, emakumea, adinekoak, haurtzaroa eta gaztaroa, immigrazioa, borondatezko lankidetza, Hirugarren Sektorea, kultura, bakerako hezkuntza, ingurumena, eremu soziosanitarioa, sozioedukatiboa eta abar.
Zer ikerketa mota egiten dugu?
Ikerketa sozial aplikatua egiten dugu. Lortzen diren ezagutzak aplikatzea edo erabiltzea lortu nahi izatea da horren bereizgarria. Gure
jardueran, izaera gogoetatsua, sistematikoa eta metodikoa duten arazoen irtenbide edo ezagutzen bilaketa egiten dugu, nahita. Prozesu horren
bidez, informazio garrantzitsua eta fidagarria lortzen dugu, eta ulertzeko, egiaztatzeko, zuzentzeko... baliagarri zaigu.
Metodoa (kuantitatiboa edo kualitatiboa) ikerketa horretan egin beharreko bidea da, eta informazioa biltzeko teknikek (behaketa,
sakontasunean elkarrizketatzea, galdetegia, edukiaren analisia, eztabaida‐taldeak...) bide hori egiteko modua zehazten dute. Gure ikerketa
bakoitzaren diseinuan aurrez ezarritako helburuak lortzeko konbinazio egokiena ezartzen dugu, eskuragarri ditugun bitarteko eta
baliabideetara egokituz.

Analisian hartutako ikuspegiaren arabera: Aztertu egiten dugu –arazora hurbildu eta haren ikerketa lantzeko gakoak bilatzen saiatzen gara‐; Deskribatu egiten dugu –kolektibo edo egoeraren ezaugarriak aipatzen ditugu‐; edo Azaldu egiten dugu –gertakarien eta egoeren arteko lotura aztertzen dugu, aztertzen ari garen errealitatearen zergatiak bilatuz‐.
Gure ikerketetako batzuetarako sarbidea
- FUNDACIÓN EDE. SERVICIO DE INVESTIGACIÓN SOCIAL (2002). El Tiempo Libre Educativo en Bizkaia. 86 p.
- GOBIERNO VASCO (2002). Educación para la convivencia y la paz en el ámbito de la educación no formal en la CAPV. 161 p.
- BOLUNTA (2004). Estudio sobre el voluntariado en Bizkaia. 196 p.
- FUNDACION EDE. SERVICIO DE INVESTIGACIÓN SOCIAL (2004). Los procesos de exclusión social de las mujeres solas en la CAPV. 326 p.
- BOLUNTA (2005). Evolución del asociacionismo en Bizkaia. 74p.
- GOBIERNO VASCO. DIRECCIÓN DE BIENESTAR SOCIAL (2005). Evaluación del proceso de implementación del Plan Vasco de Voluntariado y análisis del Plan Estatal y otros planes de voluntariado autonómicos.143 p.
- GOBIERNO VASCO. DIRECCIÓN DE BIENETAR SOCIAL. CONSEJO VASCO DE VOLUNTARIADO (2005). El voluntariado Vasco. Análisis de un compromiso. 133p.
- FUNDACIÓN EDE. SERVICIO DE INVESTIGACIÓN SOCIAL (2006). Estudio para el diseño de un sistema integral de apoyo a personas cuidadoras de mayores en el municipio de Bilbao. 258 p.
- DIPUTACIÓN FORAL DE BIZKAIA (2008). Informe sobre el voluntariado en Bizkaia. 132 p.
- FUNDACIÓN EDE. SERVICIO DE INVESTIGACIÓN SOCIAL (2008). Estudio sobre las posibilidades de incorporación de las personas usuarias de las entidades sin ánimo de lucro para la realización de actividades de voluntariado. 253 p.
- FUNDACIÓN EDE. SERVICIO DE INVESIGACIÓN SOCIAL (2008). Familias inmigrantes asentadas en la CAPV: los caminos hacia la integración. 63 p.
- GOBIERNO VASCO. DIRECCIÓN DE PARTICIPACIÓN SOCIAL (2008). Hacia un Plan Integral de Participación Social de las personas mayores. Diagnóstico de la situación de las personas mayores en la CAPV. 51 p.
- ARATEKO. DEFENSORÍA PARA LA INFANCIA Y LA ADOLESCENCIA (2009). El estudio sobre la situación de la infancia y la adolescencia desde la perspectiva de sus derechos y la calidad de vida en la CAPV. 474 p.
- FUNDACIÓN EDE. SERVICIO DE INVESTIGACIÓN SOCIAL (2008-2009). Envejecer con éxito: prevenir la dependencia. 119 p.
- FUNDACIÓN EDE. SERVICIO DE INVESTIGACIÓN SOCIAL (2009). Análisis de los anuncios televisivos de las campañas de prevención de drogodependencias y su incidencia en la población adolescente y juvenil. 157 p.
- GOBIENO VASCO. DIRECCIÓN DE BIENESTAR SOCIAL. CONSEJO VASCO DE VOLUNTARIADO (2003-2009). Informe sobre la situación del voluntariado en la CAPV. 73 p.
- GOBIERNO VASCO. DIRECCIÓN DE JUVENTUD (2010). Mapa de Recursos de Ocio y Tiempo Libre en periodo vacacional en la CAPV. 97p.
- GOBIERNO VASCO. DIRECCIÓN DE POLÍTICA FAMILIAR Y COMUNITARIA (2010). Aproximación a las necesidades y demandas de la infancia y la adolescencia en la CAPV. 227p.
- FUNDACIÓN EDE. SERVICIO DE INVESTIGACIÓN SOCIAL (2011). La variable edad en la intervención con las mujeres víctimas de la violencia de género. 79p.
- FUNDACIÓN EDE. SERVICIONDE INVESTIGACIÓN SOCIAL (2011). Relaciones de solidaridad entre inmigrantes: acercamiento a las redes informales de apoyo a menores y jóvenes no acompañados en la CAPV. 181p.
- FUNDACIÓN EDE. SERVICIO DE INVESTIGACIÓN SOCIAL (2011). Un acercamiento a los procesos de inserción sociolaboral de personas extoxicómanas. 216p.
- GOBIERNO VASCO. DIRECCIÓN DE POLÍTICA FAMILIAR Y COMUNITARIA (2011). Sistema de indicadores para el seguimiento de la realidad de la infancia y la adolescencia en la CAPV. 192p.
- FUNDACIÓN EDE. BAKEOLA (2008). Efecto de los juegos cooperativos en la creatividad para la resolución de conflictos. 146p.
Zerbitzuen katalogoa
- IKERKETARAKO ETA BESTE LANKIDETZA BATZUETARAKO AHOLKULARITZA METODOLOGIKOA
Beste erakunde batzuek zuzendutako ikerketa sozialeko proiektuetan parte hartzen dugu, hainbat prozesu partzial gure gain hartuz, hala nola: proiektuaren egokitzapen- eta bideragarritasun-azterketa; ikerketaren diseinua; laguntza-deialdietara proiektua aurkezten laguntzea; informazio-bilketako tresnak egitea; landa-lana; estatistika-datuak ustiatzea; bigarren mailako iturrien analisia; emaitzen argitalpena eta hedapena eta abar.
- ZERBITZUAREN KALITATEAREN ETA ASEBETETZEAREN AZTERKETAK
Kolektibo baten asebetetzea neurtzen dugu (ordaindutako pertsonala, borondatezko langileak, erabiltzaileak, emaileak...), gai batekin lotuta, hobekuntza arloak detektatzeko eta zerbitzuaren jarduera bideratuko duten proposamenak ezartzeko.
- PROGRAMEN EBALUAZIOA
Programa batek (emaitzek) helburu-kolektiboan duen eraginaren maila neurtzen dugu, baita horren eboluzioa eta azterketa prospektiboa ere, betiere, esku-hartzeko eta prebentzioko prozesuak hobetzeko oinarriak ezartzeko asmoz.
- MERKATU AZTERKETAK
Populazioaren sektore baterako ekipamendu edo zerbitzu jakin baten bideragarritasuna aztertu dugu eremu geografiko jakin batean, haren beharra aztertzeko. Eragina duten joerak identifikatu ditugu, hartzaileen beharrak ebaluatu ditugu, proiektuak garatzen dituzten edo antzeko zerbitzuak ematen dituzten erakundeak aztertu ditugu.
- BALIABIDEEN MAPA
Baliabideen eskaintza jakin baterako (hartzaileen, eragin-eremuaren, eskaintzaren erakunde arduradunen eta abarren arabera) hurbilketa egiten dugu, informazio zehaztua, sailkatua, eta oro har, baliabideen kokapena biltzen duen informazioa lortzeko asmoz. Oso erabilgarria da hutsuneak identifikatzeko eta jarduera-programa jakinak egitea motibatzeko.
- ERREALITATEAREN DIAGNOSTIKOAK ETA BEHARRAK DETEKTATZEA
Lurralde-esparru eta denbora-tarte orokor batean edo arlo jakin baten inguruan kolektibo jakin baten, erakunde jakin baten edo sektore jakin baten egoera deskribatzen dugu, Geroago jarduera-plan bat egiteko orientabide gisa balio dezake, edo erakundeen jarduera berrantolatzeko prozesuei edukia eman diezaieke. Erantzuteke dauden gaiak ezagutzen hasteko aukera ematen duen neurrian, egungo beharrei erantzunak egokitzeko modu onena zehazteko aukera ematen du.
- INTERES OROKORREKO AZTERKETA SOZIALAK
Errealitate sozial jakin batean eragiten duten gertakariak deskribatu, aztertu eta interpretatzen ditugu. Azterketaren helburua arazo sozial bat izaten da beti, garaiko jakin-min edo interesen ondoriozkoa. Interesgarria izaten da haren erabilgarritasun praktiko edo teorikoagatik, presazkotasunagatik, eragiten dien pertsona kopuruagatik... Zalantzak argitzeko errealitate jakinari buruz sakontzeko bideratzen da edo puntu ezezagunen bat argitzeko; beraz, informazio kritikoa ematen du, bereziki garrantzitsua gaur egungo gizartean, etengabe aldatzen ari baita.