Gazte Informazio eta Dokumentazio Bulegoa EDE Fundazioak gazteen esku jartzen duen zerbitzua da. Bere xedea interesatzen eta eragiten dizkieten gai nagusiei buruzko informazioa eta aholkularitza eskaintzea da. Sarrera librea eta doakoa.
Bulegoa Gazte Informazio eta Dokumentazioaren Euskal Sareko eta Gazteen Informazio Zerbitzuen Espainiar Sareko kidea da eta Bizkaiko Foru Aldundiko Gazte Informazio eta Dokumentazioko Lurralde Zentroarekin eta gure lurralde historikoan dauden gainerako informazio bulegoekin koordinatzen da eta lankidetzan aritzen da.
Simon Bolivar k/, 8 b – beheko solairua
48010 Bilbo
Tel.: 944 029 090
Faxa: 944 029 096
Posta elektronikoa: gazteinformazioa@fundacionede.org
Jendearentzako arreta ordutegia honako hau da:
- Astelehenetik ostegunera 9etatik 14etara eta 14etatik 19etara.
- Ostiraletan 9etatik 14etara.
Arreta eta orientazio pertsonalizatua
- Lan-eskaintzak (publikoa eta pribatua); autoenplegua.
- Ikasteko laguntzak eta bekak.
- Hezkuntza arautua.
- Lanerako prestakuntza eta etengabekoa.
- Jarduerak: kulturalak, aisiakoak eta astialdikoak, etab. - Elkarteei eta beste kolektibo batzuei diru-laguntzak.
- Sariak eta lehiaketak.
- Jardunaldiak, kongresuak, hitzaldiak eta mintegiak.
- Beste batzuk: legeria, eskubide eta eginbeharrak, administrazio publikoak, baliabide komunitarioak, boluntariotza, asoziazionismoa...
Informazioa eskaintzeko erakustegiak
Bertatik bertara goian adierazitako gaiei buruzko informazio originala kontsulta daiteke.
Argitalpenen kontsulta
- Gidak: ostatuak, bidaiak, atzerrian ikasi, enpresak, baliabide gidak, oro har.
- Gazteentzako aldizkariak eta Buletinak.
Karnetak
- Ikaslearen Nazioarteko Karneta
- Aterpekide Karneta (gaztea, heldua, taldekoa eta familiarra)
- Nazioarteko Gazte-karneta (GO 25)
- Nazioarteko Irakasle-karneta
Kontsultatzeko datu-baseak
- Dokumentazioa: gazteentzako interesgarria den dokumentazioa.
- Informazioa: bekak, ikastaroak, jarduerak, etab.
- Turismoa: mundu osoko eskualdeak eta herriak deskribatzen dituzten dokumentuak (gidak, liburuxkak, etab.).
- Erakundeen direktorioa
- Bideoteka
Internetera sarrera librea
Lau ordenagailu dauzkagu, Internetera sarrera librea eta doakoa dutenak.
Erakusketa tematikoak
Gazteentzako garrantzitsuak diren edo gazteei interesatzen zaizkien gaiei buruzko informazio erakusketak: etxebizitza, enplegua, sexualitatea...
Esteka gomendatuak