Fundación EDE

Intranet

Informazioa, dokumentazioa eta azterketa sozialak

EDE Fundazioaren Informazio, Dokumentazio eta Azterketa Sozialen arloak ibilbide zabala du informazioaren eta dokumentazioaren kudeaketan, eta baita azterketa sozialen diseinu eta inplementazioan ere.

25 urte baino gehiago darama lanean eta esperientzia zabala metatu du zerbitzuak eskainiz eta proiektu ugaritan parte hartuz.

Lan eremuak

EDE Fundazioaren Informazio, Dokumentazio eta Azterketa Sozialen arloa gizartegintza arloan espezializatuta dago.

Politika eta gizarte ekintza: politika eta zerbitzu sozialak, esku-hartze eremuak (emakumea, minusbaliotasuna, inmigrazioa, haurrak eta gazteak, hirugarren adina...), gizarte-esklusioa eta inklusioa, etab.
Hezkuntza esku-hartzea: hezkuntza-sistema, irakas-baliabideak, ekintza soziokomunitarioa, Astialdi hezigarria, eskultismoa, hezkuntza ez formala, etab.

Ekintza pastorala: hainbat gairen inguruko materialen eta baliabideen bilketa eta hedapena (fedearen pedagogiari buruzko dokumentazioa, hezkuntza erlijiosoari buruzkoa, etab).

Helburuak

Informazioa eta dokumentazio espezializatua lortzea erraztuko duten produktu eta zerbitzuak garatu.
Aurrerapena eta ikerketa sustatu, indibidualki edo sareen bidez, gizartegintza arloko gaietan.
Informazioa eta dokumentazioa kudeatzeko barne- eta kanpo-prozesuen hobekuntzan erakundeei lagundu.

Azterketak, analisiak eta hausnarketa prozesu aplikatuak sustatu, gizartegintza arloan.

Hartzaileak

Gizartegintza arloan lan egiten duten pertsona eta erakundeak, publikoak eta hirugarren sektorekoak dira (arreta berezia eskaintzen zaie irabazi asmorik gabeko erakundeei: elkarteak, fundazioak, gizarte-ekimeneko kooperatibak...):

 

Informazio, Dokumentazio eta Azterketa Sozialen Arloa EDE Fundazioaren egoitzan dago.

Simon Bolivar k/, 8 b – beheko solairua
48010 Bilbo
Tel.: 944 009 997
Faxa: 944 029 096
Posta elektronikoa: documentacion@fundacionede.org

bolunta | uda solidarioa + un verano solidarioa
+ info + info + info

Onarpenak

Bikain

Igualdad

Ecoskan

+ info

ETL blog

ede taldea
 

EDE Fundazioa Simon Bolivar 8 B. 48010 Bilbo. | Tel: 94 400 99 99 | ede@fundacionede.org | lege oharra