Fundación EDE

Intranet

Astialdiko Prestakuntza eta Gizarte Dinamizazioa

Gizarte bidezkoagoa eta solidarioagoa eraiki nahi duen erakundea da EDE Fundazioa. Horretarako, gizarte, kultura eta hezkuntza ekintza sustatzen ditu prestakuntza programen eta erakundeentzako sustapen eta laguntza zerbitzuen bitartez.

Matrikula formalizatu
Astialdiko begirale titulua irailak 12tik 12:00etan
Astialdiko zuzendari titulua irailak 12tik 12:00etan

Aurten izango da eta EDE Fundazioaren web orrian aurkituko duzue izena emateko plataforma.

Dirua sartzeko zenbaki kontua: ES65 2095 0551 60 9104008793

Etengabeko formazioa Matrikulatzeko epean aholkularitza zerbitzu bat izango dugu erabilgarri. Zerbitzu horrekin harremanetan jartzeko: 94 400 99 99 telefonoa edo acarracedo@fundacionede.org posta elektronikoa (Arturo Carracedo).

2016/2017an matrikulatzeko baldintzak deskargatu

 

Astialdiko Begirale Titulua

Astialdiko Begirale Titulua Prestakuntza komuna (54 ordu) Praktikak (120 ordu)
Esku-hartzearen eremua (16 ordu)
Monografikoak (130 ordu)

18 urte baino helduagoentzat eta hezkuntza astialdiari buruzko jakin-mina dutenei zuzendua dago. Titulua lortzeko honako ibilbide hezigarria egin behar da:

Prestakuntza komuna

54 ordu iraupena du barne-erregimenean eta lau asteburuetan edo udara eta neguko ikastaroetan osatu daiteke. Hau gainditzeko, azkeneko lana eman behar da.

Esku-hartze eremuak

Edukien bloke honetan denbora librearen metodologia lantzen da, haren heziketa funtzioa lantzen den eremu desberdinetan. 16 orduko lau eremu eskaintzen dira, eta ikasleak horietako bat hautatu beharko du. Ikastaro hau monografikoak egin aurretik gauzatu behar da.

Monografikoak

Hainbat tresnak eta eduki lantzen dira hezkuntza prestakuntza osatzeko. Hamarrak egin behar dira eta ikasle bakoitzak aukera hoberena aukeratu dezake. Iraupen globala 130 ordukoa da.

Praktikak

Ikasleek 120 orduko praktikak egin beharko dituzte jatorrizko erakundeetan. Praktikak gainditzeko praktikak egin diren enpresaren ziurtagiri bat eman beharko da izenpetuta eta zigilatuta, eta baita erakundearen eta bertan egindako lanen azalpen memoria bat ere. Praktikak prestakuntzan osoan egin behar dira.

Astialdiko Begirale Titulua (PDF)

Astialdiko Zuzendari Titulua

Begirale titulua duten 21 urtetik gorako pertsonak. Gizarte eta heziketa arloko esku-hartze programaren bat zuzendu behar dute edo begirale talde batean parte hartu behar dute, astialdiko heziketaren esparruan.
Ikastaro honetan izena emateko, beharrezkoa da aurretik elkarrizketa egitea.

Ikastaroak 220 orduko iraupena dauka (100 h teorikopraktikoak eta 120 h praktikak). Titulua lortzeko, jatorrizko zentroan gauzatutako esku-hartze memoria eta proiektua aurkeztu behar da. Eusko Jaurlaritzak zuzendari ikastaroa egiteko gehienez urte bateko epea ematen du

Intentsiboa
Kod.: 7531 Ostirala Larunbata Igandea
Otsaila 24 25 26
Martxoa 24 25 26
Barnetegia: 18, 19, 20, 21, 22 eta 23 (asteartetik igandera)

Ordutegia
Ikastaroren lehenengo asteburua EDEn egingo da eta bigarren asteburua eta Pazkoan egingo den zatia Berrizeko aterpetxean egingo da.

Matrikularen prezioa: 375 € / 336 € hitzartua

Astialdiko Zuzendari Titulua (PDF)

Animazio Soziokultural

Animazio Soziokulturalak errealitatearen dinamizaziorako estrategia bat eskaintzen du, gizabanakoen, inguruko gizarte-eragileen eta elkarteen (mugimendu honen guztiaren katalizatzaileak) parte-hartze aktiboaren bitartez. Lehenengo mailan, gizabanakoen gainean jarduten du, herritar aktibo eta sortzaileagoen garapena sustatuz. Maila bat gorago, esparru komunitarioa lantzen du eta beharrizan eta interes konpartituak edo globalak bistaratzen ditu. Horiek pertsonen eta erakundeen arteko ekintza bateraturako proposamenak sortzeko gai dira, eta, ondorioz, gizarte-sare indartsu eta egonkorra sortzen dute. boluntaren prestakuntza foroak.

EDE Fundazioaren Animazio Soziokulturaleko Eskolarekin lankidetzan, esparru komunitarioan zein erakundeen barne-eremuan dinamizazio zereginak betetzeko behar den prestakuntza eskaintzen du.

Nori dagoen zuzenduta

21 urte baino helduagoentzat eta boluntariotza elkarteetan dinamizazio atazak betetzen dituztenentzako.

Matrikulazioa

Formakuntza urrian hasiko da. Eskatzaileekin elkarrizketa bat eduki ondoren, ikasleen ibilbidea ezagutu eta hezkuntza planari buruzko informazio zehatza eskaini ondoren egingo da matrikula.

Informazioa eta elkarrizketak egiteko eskaerak EDE Fundazioan: formacion@fundacionede.org

Astialdiko Eskolak Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailaren aitortza ofiziala jaso du.

Haur eta Gazteen Astialdiko Heziketa Eskola aintzatespen ofiziala dauka Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 419/1994 dekretuaren arabera.

Haur eta Gazteen Astialdirako Zuzendari Tituluak aintzatespen ofiziala dauka Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 419/1994 dekretuaren arabera.

Animazio Soziokulturaleko Diplomak aintzatespen ofiziala dauka Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 1998ko ekainaren 12ko aginduaren arabera.

logos

 

moodle fundación ede fundazioa
eman izena
europa direct bizkaia
emaktiva
enplegu-zentroa
linkedin fundación ede fundazioa
facebook fundación ede fundazioa
youtube fundación ede fundazioa
opari-txekea
+ info + info

Onarpenak

Bikain

Igualdad

+ info

ETL blog

ede taldea

Hirugarren Sektoreko Hiztegi Teknikoa

EDE Fundazioa | Simon Bolivar 8 B. 48010 Bilbo | 94 400 99 99 | Astelehenetik Ostiralera: 8:30etik 18:30era | ede@fundacionede.org | lege oharra