Fundación EDE

Intranet

Jose Alberto Vicentek Bizkaiko Diputazioaren “Utopia Saria 2009” jaso du

sarituak argazkia

Jose Alberto Vicente abadeak kezkez beteriko ibilbidea garatu du azken 30 urteetan eta bide horretan egindako merituen artean EDE Fundazioa eta Suspergintza Elkartea sortu izana dago. Atzo, Jose Luis Bilbao Bizkaiko foru diputatuak “Utopia Saria 2009” eman zion, Fekoor Federazioarekin eta Adembi eta Zubiko elkarteekin batera.

sarituak argazkiaBizkaiko Foru Diputazioak urtero ematen ditu “Utopia Sariak”. Entitate eta pertsona ezberdinek gizarte-zerbitzuen esparruan egiten duten lan solidarioa publikoki aitortzea dute helburu. 17. edizio honetan gure Jose Albertok saria jaso du bere ibilbideagatik. Joan den abenduaren 9ko gauean, asteazkena, Bilboko Kale Nagusian dagoen Foru Jauregian eginiko ekitaldian eman zioten saria.

 José Alberto argazkiaForu entitatearen arabera, “Jose Alberto Vicente Ochoa abadeak bere bizitzako 30 urte mota guztietako ekintza solidarioen sustapen eta garapenean eman ditu, bereziki astialdia hezkuntzarako eta integraziorako tresna gisa hartzen duten ekintzetan. Azken aldian, laguntzarik gabeko adin txikiko atzerritarrekin egin du lan hein handi batean” 

Atzo bera igarotako tokietatik (EDE, Suspergintza, Euskalerriko Eskautak, Harribide Fundazioa, Ibarrekolanda edo Etxebarriko parrokiak, Didania Federazioa…) etorritako hainbat lagunek ez zuten merezitutako aitorpena galdu nahi izan. Hala, lagun batzuk zuzenean jarraitu ahal izan zuten ekitaldia Foru Jauregian bertan, baina Informatika Saileko Javi eta Davidi esker, ekaitaldia Internet bidez ere ikusi ahal izan zen Boluetabarri eraikineko saloian, non 200dik gora pertsonek sari-ematea jarraitu eta ospatu zuten.

ahaldunarekinDiputazioko ekitaldi “formalaren” ostean, Jose Albertok aitorpena eskertu ez ezik, saria dirutan izatea eskatu zuen, “hainbat beharrizan artatzeko”. Diputatu nagusiak eskaerari erantzun zion esanez gai hori beste modu batean konponduko zela. Halaber, sarituak aukera baliatu zuen bazterketa mota berriak gogoratzeko, non gazte etorkinek pisu espezifikoa duten.

bolueta barrian argazkiaBertan bilduko hainbat agintari eta lagun agurtu, eta ohiko argazkiak egin ondoren, Jose Alberto eta bere senideak Boluetabarrira joan ziren. Bertan zain zeunden guztiak ez ziren mugitu omendua iritsi arte, zein lagunen txalo zaparrada eta besarkada artean hartu zuten. Kostatuko zaio Jose Albertori merezitako omenaldi-gaua ahanzten… behintzat hurrengo 30 urteetan, zeintzuetan bere horretan jarraitzea espero dugun, alegia, zereginean erne eta tinko.

Zorionak, José Alberto.
moodle fundación ede fundazioa
eman izena
europa direct bizkaia
linkedin fundación ede fundazioa
facebook fundación ede fundazioa
youtube fundación ede fundazioa
opari-txekea
+ info + info

Onarpenak

Bikain

Igualdad

+ info

ETL blog

ede taldea

Hirugarren Sektoreko Hiztegi Teknikoa

 

EDE Fundazioa Simon Bolivar 8 B. 48010 Bilbo. | Tel: 94 400 99 99 | ede@fundacionede.org | lege oharra