Aldez aurretik eskertzen dizugu zure laguntza; halaber, gogorarazten dizugu, galde-sorta honen bidez bilduko den informazioa konfidentzialki prozesatuko dela, 15/1999 Legean (abenduaren 13koa, Datu Pertsonalen Babesari buruzkoa) xedatutakoaren arabera.
Edozer argitu nahi baduzu, jo hona: Dokumentazio eta Informazio Zentroa. EDE Fundazioa. Proiektuaren arduraduna: Roberto Folgueira. Helbide elektronikoa: rfolgueira@fundacionede.org. Telefonoa: 94.402.90.95
Ikerketa honetan ez da kirol-arloko erakundeei buruzko informaziorik bilduko. Erakunde horietakoa bat zara, EZ bete galde-sorta hau
Irizpide hauek betetzen dituzten erakundeek bakarrik bete beharko dute galde-sorta hau:
- Legez eratutako erakundea izatea.
- Jarduneko erakundea izatea (azken urtean jardun duena).
- Irabazi-asmorik gabeko erakundea izatea.
- Gutxienez egoitza edo ordezkaritza bat Bizkaiko Lurralde Historikoan duen erakundea izatea.
- Zentzu zabalean gizartegintzan diharduen erakundea izatea, hots, GIZARTE INGURUNEA hobetzea helburu duena, hain zuzen, eremu askotatik, hala nola, gizarte-ekintzatik, kulturatik, garapeneko lankidetzatik, giza eskubideetatik, osasunetik, aisiatik eta astialditik, enplegutik, ingurumenetik...
- Kudeaketa-autonomia izatea eta enpresengandik, administrazio publikoengandik, aurrezki-kutxengandik, alderdi politikoengandik eta sindikatuengandik independente izatea (hau da, gobernu-organoetan, erakunde horien ordezkarien % 50etik gora ez izatea).