Innovación

Mintegiaren aurkezpena

Berrikuntza Soziala Euskal Autonomia Erkidegoko zerbitzu sozialen esparruan izeneko mintegia berrikuntza sozialaren kontzeptua mugatzera bideratuta dago, zerbitzu sozialen esparruan ezarritako ikuspegia dela medio, baita bera ahalbidetzen edo eragozten duten aspektu edo faktoreekin loturiko hipotesien formulaziora. 

Mintegia EDE Fundazioaren ekimena da, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaien Saileko Gizarte Ongizateko Zuzendaritzaren laguntzarekin eta Innobasque - BerrikuntzarenEuskal Agentzia babesarekin, eta Euskal Autonomia Erkidegoko zerbitzu sozialen esparruan berrikuntza sozialaren inguruko analisi, hausnarketa eta eztabaidaren alde egitea bilatzen du.

  • Antolatzen du:
    Fundación EDE
  • Laguntzen du:
    Departamento de Vivienda y Asuntos Sociales-Gobierno Vasco
  • Babesten du:
    Berrikuntzaren Euskal Agentzia

Helburuak:

  • Berrikuntzaren kultura sustatu zerbitzu sozialen esparruan.
  • Berrikuntza sozialaren kontzeptua mugatu eta bereziki berrikuntza soziala zerbitzu sozialen esparruan.
  • Erakundeetan eta instituzioetan funtzio berritzailea bultzatzea ahalbidetzen duten prozedimendu eta faktoreak identifikatu.
  • Berrikuntza gaiarekin loturiko esperientziak identifikatu eta zabaldu (jardute berritzaileak –emaitzak- eta berrikuntza funtzioaren jarduerarekin loturiko praktikak –prozesuak-).

Mintegiaren azken helburua berrikuntza babestea eta sustatzea da lehen mailako funtzio sozial gisa zerbitzu sozialen esparruan, bai gizarte zibilean zein zerbitzu sozialen sistema publikoaren markoan.

Mintegia honela egituratzen da: tailer mugatua eta esperientzien bankua, esperientzia horiek mintegiaren helburuak dituzte ardatz: berrikuntza sozialaren kontzeptua mugatu, prozedura berritzaileen oinarrizko ezaugarriak ezarri, sektore ezberdinetako (publiko eta pribatu) zerbitzu sozialen erakundeetan berrikuntza ahalbidetzen duten faktoreak identifikatu, eta zerbitzu sozialen esparruan berrikuntzaren aldeko testuingurua sustatzeko eman daitezkeen urrats batzuk zehaztu.