Innovación

Berrikuntza sozialeko tailerra

Tailerraren data: 2009ko otsailaren 25ean
Iraupena: de 9:00etatik 18:00etara
Tokia: Bolunta Ronda Kalea z/b (5 zenbakiaren aurrean) 2. solairua. Bilbo

Topaketa honen helburua berrikuntza sozialari buruzko azterketa, hausnarketa eta eztabaida egitea da zerbitzu sozialen esparruan, iritzi eta ikuspegi partekatua sortuz.

Tailer mugatuan zerbitzu sozialen esparruan lan egiten duten sektore ezberdinetako ordezkariek (gizarte ekintzako hirugarren sektoreko erakundeak, zerbitzu sozialak ematen dituzten enpresak eta administrazio publikoak) eta berrikuntzan adituak diren pertsonek esku hartzen dute.

Tailerra honakoak zuzenduko du:

Alfonso Carlos Morales, Kordobako Unibertsitateko ETEA-Ekonomi eta Enpresa Zientzien Fakultateko Enpresen Antolaketako eta Administrazioko eta Giza Baliabidetako irakasle titularra, Garapen eta Lankidetzarako ETEA Fundazioko ikertzailea, eta irabazi asmorik gabeko erakunde, lankidetza, ekonomia sozial eta berrikuntza sozialaren inguruko gaietan aditua.